CADETE VASCA E INFANTIL HONOR SOLO CONOCEN LA VICTORIA

JUVENIL NACIONAL

El que perdona la paga y así fue contra el Indartsu. Partido de poco fútbol de toque que el equipo local trataba de destruir con mucho balón largo en el que se manejaba cómodo. Dos mano a mano muy claros fallados en la primera parte y un balón a la escuadra en la segunda de Asi, tras fallar un penalti claro el Indartsu, hacían presagiar que una acción aislada decidiría el partido y así fue tras decretar un riguroso penalti por mano de Asi en un centro tras rechace en córner que esta vez no fallarían poniendo el 1-0 a 5 minutos del final. Nos venimos de vacío, pero dando la enhorabuena al equipo por el esfuerzo realizado que esta vez no tuvo premio. La próxima jornada a las 15:30 en Berio recibimos al Athletic en lo que será un partido muy exigente.

 

JUVENIL VASCA

Luchada victoria del Antiguoko en casa ante un buen rival, como es el Deusto.

Una primera parte en la que ambos equipos dieron el do de pecho intentando hacerse con el centro del campo, en el min 20 tras un saque de córner y una jugada de muchos rebotes Diego consigue marcar el 1-0.

Al final del primer tiempo el Antiguoko sufrió las investidas del Deusto que luchaba para poder conseguir el empate antes de ir al descanso, aun y eso en el minuto 44 los azules pudieron marcar el 2-0 por parte de Calderón pero el balón se fue fuera por muy poco.

En la reanudación, en el minuto 54, el Deusto marca en propia meta tras un centro de Unax Lopetegui. Aún sin llegar a dominar del todo el partido, el Antiguoko tuvo varias ocasiones para aumentar el marcador.

Buena victoria para los donostiarras que la semana que viene se enfrenta al Gernika, el sábado, a las 17:30, en el campo de Urbieta.

 

CADETE VASCA

Victoria por 2-0 en un partido donde el rival nos puso muchas complicaciones. Tras un mal inicio, Oier remató un córner para dar tranquilidad al conjunto local. En la segunda parte, el equipo defendió con bastante orden e ímpetu, lo que le permitió seguir con la portería 0. Al final, Marc tras un gran pase de Markel metió el gol de la sentencia.

 

CADETE HONOR

Partido correspondiente a la jornada 3 de Cadete de Honor, disputado en Matigotxotegi el sábado a las 12:00.

El Antiguoko consiguió en la mañana de ayer la segunda victoria de la temporada como visitante, en un partido donde los celestes fueron en la gran mayoría del encuentro dominadores, a pesar del buen juego de los locales en diferentes tramos.

El primer tiempo el equipo intentó ser protagonista con el balón, sacando el balón desde atrás, con situaciones arriesgadas que permitieron que el Kostkas tuviera alguna ocasión en los primeros minutos. No obstante, en una jugada donde se consiguió pasar su primera línea de presión, en una buena jugada de Xabier Etxarri con un pase hacia atrás, Markel Fernández dejaba metía el balón en la red tras un disparo brillante. Al filo del primer tiempo, el Kostkas, tras una jugada desafortunada conseguía el empate y ambos conjuntos marchaban a vestuarios.

El segundo tiempo se presentaba similar al primero. No obstante, los locales, al inició, cogió las riendas del partido y el equipo supo ordenarse sin balón, para contragolpear. El juego se fue igualando y en una buena jugada individual de Anass conseguía el 1-2 que tanto buscaba el equipo. Los celestes comenzaron a volver a tener más el balón moviendo el equipo contrario de lado a lado, que físicamente estaban fatigados. Motivo de esto, llegó el tercero y al final del encuentro, en los últimos minutos, el cuarto que dejaría un marcador favorable de 1-4 para el conjunto dirigido por Gorka Andres y Sergio González.

El próximo sábado el Antiguoko recibirá al Hondarribia, un rival difícil de batir, en Berio.

 

INFANTIL HONOR

El sábado por la mañana se vivió el partido perteneciente a la segunda jornada entre el Arrupe y el Antiguoko.

Poco tardaron los de casa en adelantarse, al filo del min 2 y tras un córner, una carambola y un mal despeje del portero, que se quejó de un empujón en el área pequeña, el balón le quedó en bandeja al jugador del Arrupe que sólo necesito empujarlo con la cabeza.

A partir de ahí, los visitantes fueron poco a poco cogiendo la manija del partido y haciéndose con el balón, en un campo siempre complicado. Se adelantaron los celestes antes del descanso con goles de Joannes tras un remate de cabeza, y de Xabi tras un disparo desde fuera del área.

En la segunda mitad, el entrenador del Antiguoko decidió salir con todos los cambios realizados y el equipo mostró momentos de buen fútbol y manteniendo la posesión. Un balón a Oier que aprovechó su velocidad para entrar en el área y definir al palo corto, sirvió para anotar el tercero y cerrar el marcador.

Disfrutó de alguna ocasión más el equipo dirigido por Uritz Ansoalde, que se mantuvo serio en defensa y siguió atacando en busca de algún gol más pero el marcador no se movió.

Tres puntos y a preparar durante la semana el próximo partido contra el Añorga en Rezola.

 

INFANTIL TXIKI

DESCANSO

 

 


 

GAZTEEN NAZIONALA

Barkatzen duenak ordaintzen duela dio esaera zaharrak eta hala izan zen Indartsuren aurkako partida.Azpitik ez zen gehiegi jokatu eta etxeko taldea baloi luzeen borroka hortan eroso sentitu zen. Lehen zatian buruz buru geratutako bi aukera garbi eta bigarrenean Axik eskuadrara jaurtitako jokaldiak izan ziren partidan izandako egoera arriskutsuenak geure taldearentzat. Axiren jaurtiketa horren aurretik Indartsuk penalti bat alde izan zuen baina huts egin zuen lehenengoan. Ez zuten barkatu ordea bigarrenean, berriro ere epailea zigor puntura joan baitzen korner batetik eratorritako zorigaitzeko jokaldi batean eta oraingoan bai, baloia sareetara 1-0 ipiniz 5 minuturen faltan. Taldea beraz eskuak hutsik itzuli zen puntuei dagokionez baina lan on bat egin ondoren, nahiz eta oraingoan saririk ez eskuratu. Hurrengo jardunaldia larunbatean 15:30 tan izango da, etxean eta Athletic Club izango da aurkaria.

 

GAZTEEN EUSKAL LIGA
Borrokatutako garaipena Antiguoko KE etxean, Deusto SD bezalako aurkari on baten kontra lorturikoa.


Lehen zatian, bi taldeek lehia gogorra eduki zuten zelai erdia eskuratu nahian, 20. minutuan korner jaurtiketa batean eta errebote askoko jokaldi baten ondoren Diegok 1-0ekoa sartu zuelarik.
Lehen zatiaren amaieran Antiguokok Deustoren bultzaldiak eutsi behar izan zituen nahiz eta, 44. minutuan urdinek 2-0ekoa sartzeko aukera izan zuten ezker hegaleko Calderonen oinetan, baina baloia kanpora joan zen oso gutxigatik.


Bigarren zatiko, 54. minutuan, Deustuk bere atean sartu zuen gola Unax Lopeteguiren erdiraketa baten ondoren. Partida erabat menderatu gabe ere, Antiguokok markagailua handitzeko aukerak izan zituen.


Garaipen ona beraz antiguotarrek lorturikoa eta datorren erronkari begira daude dagoeneko, Urbietan larunbatean 17:30 tan Gernika SD bezalako aurkari indartsu bat edukiko baitute aurrean.

 

KADETEEN EUSKAL LIGA
Garaipena eskuratu zuen geure euskal liga kadeteak 2-0 markagailuan gailendu zelarik. Aurkariak zailtasun ugari jarri ziuen partidan eta hasiera kaskar baten ondoren, Oierrek korner bat errematatu zuen etxeko taldeari lasaitasuna emateko. Bigarren zatian, taldeak nahiko txukun eta indartsu defendatu zuen eta atea hutsean mantentzea lortu zuen. Azkenean, Marcek, Markelen pase eder baten ondoren gola eta garaipena sinatu zuen.

 

OHOREZKO KADETEA
Ohorezko Kadete liga txapelketako 3. jardunaldia jokatu zen Matigoxotegiko futbol zelaian larunbatean eguerdiko 12:00tan.


Antiguoko KE bisitari bezala bigarren garaipena erdietsi zuen, partidaren momentu gehientsuenetan dominatzaile izanik eta etxeko taldearen aldizkako joko onari aurre eginez.


Lehen zatian taldea protagonista izaten saiatu zen izaera handiarekin baloia atzetik aterata, Kostkasek lapurketa arriskutsuren bat edo beste egin eta gol abaguneren bat izan zuen arren. Hala ere, taldeak presio-lerroak gainditzen zituen heinean, Xabier Etxarriren jokaldi on batean atzeranzko pase baten bitartez Markel Fernandezi gola ahoko zuloan utzi zion. Lehen zatia bukatzear zegoela Kostkasek zorigaiztoko jokaldi baten ondoren, berdinketa lortu zuen eta berdinketarekin bi taldeak aldageletara joan ziren.


Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen. Etxekoak hasieran partidaren gidaritza hartu zuten eta taldea baloirik gabe ondo lerrokatuta antolatu eta kontraerasoa bilatu zuen. Partida berdindua zegoen eta halako batean Anassen bakarkako jokaldi on batean 1-2koa lortu zen.Talde urdinak baloiaren jabetza berreskuratu eta kontrako taldea alderik alde mugiarazi zuen, haien nekea sumatuz. Horrela bada iritsi ziren hirugarren eta laugarren golak eta, Gorka Andresek eta Sergio Gonzalezek zuzentzen duten taldeak 1-4ko aldeko markagailua ezarri zuen, amaierarte mantenduko zena. Datorren larunbatean Hondarribia FE jasoko dute etxean, Berion.

 

OHOREZKO INFANTILA

Etxeko taldeak, Arrupe – Chaminade, eta geureak indarrak neurtu zituzten larunbata goizean.


Etxekoak aurreratu ziren markagailuan, izan ere, bigarren minuturako agintzen hasi ziren area barruan izandako jokaldi nahasi bat eta gero. Arrupe – Chaminadeko jokalariak buruarekin baloia sareetara bidali zuen eztabaidarako eman zuen joko egoera bat jazo ondoren.


Apurka apurka geure taldeak partidaren kontrola hartu zuen eta baloiaren jabetza eskuratu zuen, erraza ez den zelai batean. Horrela markagailua irauli zuen atsedena baino lehen, Joannesek buruz egindako erremate bikainean eta Xabik areaz kanpo lortutako golen bitartez.


Bigarren zatirako Antiguoko KE aldaketa guztiak egin zituen eta taldeak maila mantendu zuen, baloia ongi eduki eta aurrerako joera azalduz. Oierrek bakarkako jokaldi on bat egin zuen, berezkoa duen azkartasuna erakutsi eta zutoin ondoan baloia jarri ondoren, 1-3 koa markagailuan eta partida erabakita utzi zuen.


Beste aukera onen bat ere izan zen partidan, Uritz Ansoaldek zuzendutako taldea bitartean atzean sendo agertu zelarik.
Hiru puntu beraz eta datorrena prestatzera, beti zaila den Rezola futbol zelaian jokatuko den Añorga KKE kontrako partida.

 

INFANTIL TXIKIA

ATSEDENA