LEHENENGO ITZULIA BUKATU DA

Logroñesen aurka berdinketarekin itxi dugu urtea.


Iñigo Mendiak eta bere talde teknikoak zuzendutako lehen itzulian balantze handia izan da. Taldeak 15 partida jokatu ditu ligan, horietatik 7 etxean, Berion, eta 8 etxetik urrun. 15 partida horietatik, taldeak 9 garaipen, 4 berdinketa eta 2 porrot izan ditu, eta biak Beriotik urrun, Zubietan eta Lezaman, benetan zailak diren bi agertokitan. Berio gotorlekua izan da, 5 garaipen eta 2 berdinketarekin, Gazte Berriak eta Santutxu taldeen aurka. Soilik 6 gol aurka eta 17 tanto egin ditu taldeak etxean, aldeko 32 goletatik eta aurkako 21 lehen itzuli honetan.


Estatistika horiei guztiei esker, taldea sailkapenaren goialdean egon da liga hasi zenetik. Pixkanaka, jardunaldiz jardunaldi, ilusio berri batek burrunbatzen zuen Berion, erronka berri batek, asmo handiko helburu batek: ERREGE KOPA.


Jokalarien eta teknikarien pilak kargatzeko merezitako atseden-astea. Datorren astean itzuliko dira lanera.