ZORIONAK JESUS!

Abenduaren 15 ean geure jokalari ohia den Jesus Owono saritua izan zen, Kirolaraba 2022 izeneko saria jaso zuen hain zuzen ere ostegunean ospatu zen gala elegante zein bikainean. Gala honetan ematen diren errekonozimenduek Araban kirola sustatzen eta garatzen laguntzen duten pertsonak, enpresak eta kirolariak ikusarazi nahi ditu. Gala horretan Arabako Ahaldun Nagusia den Ramiro Gonzalez eta Kultura eta Kirol diputatua den eta beraz Kirolaraba fundazioko lehendakaria den Ana del Val izan ziren.


Jesus Owono atezainaz aparte ere, sarituak izan ziren Ainhoa Santamaría, Patxi Peula, Sergio Sánchez, Mireia Vizuete eta Elena Loyo bezalako kirolariak eta zita ez zuten galdu nahi izan Deportivo Alaveseko kirol zuzendaria den Sergio Fernández edota Luis García Plaza lehen taldeko entrenatzailea denak ere.


Bejondaizula Jesus eta segi horrela.