TUDELARA GOAZ!

Jakin badakigu gabonetan ere futbolak ez duela etenik izango eta egun hauetan hartzen ari garen merezitako deskantsuaren ondoren, data berezi hauetan hain ohikoak diren txapelketen txanda izanen da.
Horietako bat da CD Tudelanoko Gabonetako Txapelketa 2022, Nafarroako erriberako eskualdean jokatuko den txapelketa bikaina eta preziatua. Txapelketa 2009 eta 2008, urtean jaiotako gazteei zuzenduta dago, hots, bigarren urteko infantil eta lehen urteko kadeteei hain zuzen ere. Infantil mailakoek abenduaren 29anizango dituzte euren partidak asteazkena izanik eta nagusiek ordea hurrengo egunean, abenduaren 30ean osteguna izaki.
Txapelketa inguruko bi herrietan jokatuko da, alde batetik Ablitasen (A egoitza) eta bestetik Murchanten (B egoitza). Multzoko fasea bi zelaietan jokatuko da eta finala berriz, Ablitasen.
Infantil mailako taldeak beraz honelako multzoa, egutegia eta partida ordutegia izango du egun horretan:

2008 ko lehen kadete urtekoei dagokienez ordea, honako multzo, egutegi eta ordutegiak izango dituzte egun bat beranduago:

Zorterik onena bi taldeoi eta ongi pasa.

