ERREGE EGUNEAN, ERREGE KOPA ZUBIETAN

Dagoeneko badugu, urteko lehena den eta hainbeste itxaroten dugun partida bereziaren ordutegia. Errege Kopa ez da urtero jokatu ohi dugun txapelketa eta bada, duela egun gutxi batzuk argitaratu zen Erreala eta geure klubaren arteko partida zirraragarriaren ordua eta eguna, urtarrilaren 6a arratsaldeko 17:00 tan Zubietako Kirol Instalakuntzetan jokatuko dena.
Gogoratu behar dugu, diseinatu den txapelketa sistemaren arabera, lehen aurre – kanporaketa partida bakarrera dela eta hurbiltasun geografikoaren irizpidea kontuan hartuta eta ondoen sailkatuaren etxean jokatuko dela. Ordea, kanporaketa honen garaileak, zozketa librearen bidez aurrera egingo luke txapelketan horretarako egutegian gordeta dauden datetan jokatzeko.
Beraz, lerro hauetatik deiadar egiten dugu klubeko teknikari, bazkide edota jarraitzaile orori, errege eguneko arratsean Zubietara joan daitezela geure taldea animatzera partida bikain honetan.
Denon artean lortuko dugu, Aupa Antiguoko!!

