BUELTAN GAUDE

Gaur partida dugu! Bi aste lehiaketa ofizialik gabe egon ondoren, gure taldeak martxan dira errutinara itzultzeko. Nesken kasuan, gaur berreskuratuko dute jokatu ezin izan zuten partida, gure bi jokalarik Euskadik egindako deialdia dela eta.


Ohorezko Gazte Mailako zein Ohorezko Kadeteak txapelketa bizia izan zuten atzo Mutiloan (Nafarroa). Gaur, nekea pilatuta ere, garaipena lortzeko asmoz aterako dira gureak.


Imanol eta Daniren neskek Eibarren aurka jokatuko dute Unben. Guretzat oso partida garrantzitsua da, garaipena lortuz gero, lehen postuari eutsiko liokeena eta bigarren sailkatuarekiko 4 puntuko abantaia utziko lukeena. Partidaren ordua: 19:00


Coti, Maialen eta Lidek 19:00etan Aloña Mendiren aurka jokatuko dute Berion. Bi taldeek txapelketa fase berri honetan bakarrik ezagutzen dute garaipena. Garrantzitsua da 3 puntuak ateratzea Intxaurdiren ondoan egoteko, gure nesken larunbateko aurkaria.


Aupa neskak!