HEMEN DUGU GAZTEEN MAILAKO ERREGE KOPA

Ez da nolanahiko astea geure klubarentzat oraintsu sartu garen 2023. urteko lehena. Nazional mailan diharduen Ohorezko gazteen taldea egiten ari den Liga Txapelketa bikain honek badu bai saria urtarrileko hilean eta horrela bada, Errege Kopako final hamaseirenak jokatuko ditu aste honetan.
Taldeak lehen itzulia merituzko laugarren postuan amaitu du eta horrek txapelketa hain preziatua jokatzeko txartela eman dio Iñigo Mendiak maisuki zuzentzen duen taldeari. Gogoan izan behar dugu lehendik ere Antiguoko KEak txapelketa honetan parte hartu duela eta beraz ez dela geure klubak parte hartuko duen lehen aldia. Gainera, benetan historiara pasa diren partida zirraragarriak bizi izan ditugu Berion, Madrilen edota Xixonen esate baterako.
Hauek izan dira Antiguoko Kirol Elkarteak Errege Kopan lortutako emaitzak, dagozkion denboraldietan:

Ilusio nabarmena du taldeak eta aste honetako lan saioek kutsu berezia dutela nabaria da. Jokalariak gogoz gainezka daude, izan ere, jakin badakite partida eta txapelketa berezi hau bizitzeko aukera ez dela urtero ematen. Ordea, beraien izerdiarekin eta merezitasun osoz irabazitako aukera izango dute ostiralean, errege egunez non eta gainera Zubietako Futbol Instalakuntzetan biziko dutena. Eszenatoki handia, partida eta egun handi batentzat beraz.
- TXAPELKETA: GAZTEEN ERREGE KOPA 2022 / 2023
- FASEA: FINAL HAMASEIRENAK, PARTIDA BAKARRA
- PARTIDA: REAL SOCIEDAD SAD – ANTIGUOKO KIROL ELKARTEA
- ORDUA ETA EGUNA: 2023KO URTARRILAREN 6AN ARRATSEKO 17:00TAN
- ZELAIA: ZUBIETA Z1, JOSE LUIS ORBEGOZO (BELAR NATURALA)
Aurreko asteetan egin dugun bezalaxe deiadar egiten diogu kluba osatzen duen orori, taldea animatzera joateko klubarentzat benetan berezia den egun horretan, mutilek merezi dute eta denok merezi dugu. Ostiralean inoiz baino ozenago oihu egingo dugu
AUPA ANTIGUOKO!

