5 garaipeneko eta porrot bateko balantze positiboa gizonezkoen egituran ditugun taldeentzat. Txapelketaren erdialdea gainditzen ari gara, eta asteburu bakoitzean ematen dizkigunak ez digu hutsik egiten, inondik inora ere. Jarraian urtarrileko azken asteburuak eman diguna errepasatzeko unea dugu.


JUVENIL B 4 – 1 TOLSA F.K.

Unai Gazpioren taldeak Berion markagailua irauliz garaipena lortu zuen. Benetan gaizki hasi zen talde urdina, intentsitate falta nabarmenarekin, eta horretaz baliatu zen Tolosa 0-2 irabazten hasteko. Ondorioz, tolosarrak nagusi izan ziren lehen minutu horietan. Hala ere, denborarekin taldea finkatu egin zen, oreka aurkitu zuen eta aukerak sortzen hasi zen. Penalti batek 1-2koa jartzeko aukera enman zion Manciri. Gainera, lehen zatia amaitu aurretik, 2-2koa erdietsi zuen aurrelariak definizio on batekin.

Bigarren zatian, gureak garaipena lortzeko konbentzituta irten ziren, eta, egia esan, 45 minutuetan jaun eta jabe izan ziren. Horrela, Rekaren gol batekin, Manciren beste gol batekin eta Errandoren falta bikain batekin, meritu handiko iraultzea lortu zuen, baina ikaskuntza gisa balio behar du norgehiagokak hasiera hori berriro gerta ez dadin.


BETOÑO C.D. 3 – 1 JUVENIL C

Jose Luis Chacarteguiren taldeak porrota jaso zuen Betoñon. Etxeko taldea hobeto hasi zen, baloia abiaduraz eta kalitatez ateraz eta jokatuz. Asko kostatu zitzaien gureei finkatzea eta horren emaitza izan zen atsedenaldira joan ginen 2-0ekoa. Amore eman beharrean, taldea behetik gora joan zen eta kontrako emaitzaren aurrean erreakzio interesgarria izan zuen. Hala ere, etxekoak izan ziren berriro gol batekin kolpatu zutenak, 53. minutuan. 7 minutu geroago, gureek aldea murriztea lortu zuten Otaloraren gol bati esker, eta, gainera, partida berdintzetik gol bakarrera geratzeko moduko bi aukera garbi izan zituen, baina asmatu ez izanak eragotzi egin zion partidari bestelako norabide bat ematea. Taldea iada Lakua Arriagaren aurkako partida garrantzitsuan pentsatzen ari da.


ARIZNABARRA C.D. 2 – 4 KADETEA A

Partida gorabeheratsua izan arren, ondo konpondu zituen eginbeharrak talde urdinak Ariznabarra zelaian Gasteizko taldearen aurka. Oso bizi egon zen talde gasteiztarra, eta goiz eguzkitsua eta atsegina izan genuen Arabako hiriburuan. Lehen inpresioak ez ziren onak eta, horren ondorioz, talde anfitrioiak aurrea hartu zuen behar bezala defendatzen jakin ez genuen jokaldi baten bidez. Oierrek azkar berdindu zuen eta aldagelara berdinduta joan ginen.

Aurrean genuen zailtasunaz jabetuta, taldea serio eta erabakita atera zen, baina beste behin ere etxeko taldea izan zen markagailuan aurreratu zena, testuinguru zailean neurketa aldapa gora jarriz. Hala ere, kontrola galdu ez eta puntuen bila jarraitu zutenetik, Matteok eta Beñatek partida irauli ahal izan zuten, jokoan zeuden puntuak atera eta sailkapeneko bigarren posturaino eskalatzeko. Lan ona, mutilak.


ASTIGARRAGAKO MUNDARRO F.K.E. 0 – 1 KADETEA B

Bigarren itzuliko bigarren jardunaldia tokatzen zitzaion taldeari, partida zail bati aurre egin behar ziotela jakitun. Izan ere, puntu beharrean dira bai taularen goiko aldean bai behealdean. Partida oso erritmo motelean hasi zen, non aurkariaren areara hurbilketa asko izan genituen, lehen zati osoa bere zelaian jokatuz, baina aldi berean aukera garbirik sortu ezinik, area oso ondo defendatzen baitzuten eta eroso baitzeuden bloke baxuan. Atsedenaldira 0-0ekoarekin joan ginen, defentsa kontrol egokiarekin eta helmugekin, baina 3 zutoinen artean amaitu gabe.

Gureak bigarren zatian arerioa azkar mugitzeko, hegalean 1v1 bilatzeko eta baloi onak areara zintzilikatzeko aginduekin atera ziren. Hasieran zehaztasun falta eta zailtasun lar izan ondoren, 55. minututik aurrera aurkariaren horma apurka-apurka eraitsiz hasi zen taldea, hurbilketa argiak, 3 zutoinen arteko jaurtiketak, 2 baloi langara eta aurkariaren atezain onari ahalik eta gehien exijituz. Pazientzia handiz, partida amaierara iristen ari zen, Joannesen erremateko saiakera batean oinean jo eta honek penaltia jaurti zuen arte, non gol garrantzitsua erdietsi zuen, zelai zail batean 0-1 irabaziteko jokoan asko zuen aurkariar baten aurka.


REAL UNIÓN CLUB IRUN 1 – 4 INFANTILA A
Irungo Gal instalazioetan jokatutako partidara taldea Errealari etxean gailendu ondoren iritsi zen eta gureek sailkapenetik gertu zegoen Real Unioni aurre egin behar zioten. Erritmo altuagoarekin eta intentsitate ikaragarriarekin, lehen minutuak argi eta garbi nagusitu ziren urdinak, 7. minuturako alboetako erdiraketa banatan bi gol sartuta. Joko konbinatiboegirik egin gabe eta nahiko zuzenak izanik, partidaren denborak kontrolatu zituzten gureek lehen erdian zehar.

Bigarren zatian, lehen jokaldietako batean gol bat sartu zuen  Oihan Santinek eta lasaitasun handiagoa eman zien gureei. Horrez gain, talde urdinak aldeko penaltia ere izan zuen, baina, huts egin ondoren, irundarrak izango ziren partida zailxeago jarriko zutenak. Hala ere, amore eman eta moralki erori beharrean, taldeak oso maila altuan lehiatzen jarraitu zuen eta horrela amaierako 1-4koa lortu zuen. Lan bikaina, mutilak.


INFANTILA B 4 – 1 REAL UNIÓN CLUB IRUN
Bikainki hasi zen Uritzen taldea eta 7. minuturako 2-0ekoa lortu zuen, sortutako aukerak saritzeko. Taldeari kosta egin zitzaion erritmo horrekin jarraitzea eta lehen ekitaldiko bigarren zatia gureen zehaztugabetasunek partida on bat garatzea zaildu zuten.

Bigarren zatiaren hasieran baloiaren irteeran egindako akats batek kanpokoen gola ekarri zuen. Hortik aurrera, partidako minuturik zailenak etorri ziren, non irundarrek berdinketan sinetsi zuten eta minutu batzuk nagusi izan ziren. Hala ere, neurketako azken minutuetan ondo berregin zen talde urdina eta berriro ere neurketaren gidaritza hartu zuen, partida erabakita uzten zuten azken 2 golak sartzeko aukera izan zuelarik.