Bueltan dira Cotirenak multzoen zozketa ezagutu ondoren eta ondorioz emakumezkoen egiturako talde guztiek izango dituzte partidak. Aipatzekoa, zalantzarik gabe, infantil F11ak Intxaurdiren aurka jokatuko duen derbia.


OHOREZKO KADETEA

Tolosa jasoko du Gurruren taldeak Berion larunbat goizean. Maila handiko partida berdindua espero da, tolosarrak 3.postuan daudelako 9 punturekin, gureak 4.postuan 8 punturekin dauden bitartean. Ondorioz, desberdintasun txiki hori dela eta, garaipen batek postu bat gora egitea ahalbideratuko liguke. Horretarako, taldeak Berion fase  honetan erakutsi duen fidagarritasuna luzatu nahi du, bi garaipen bikain lortu baititu bertan, bietan atea hutsean mantenduz. Ea bolada on hori luzatzeko gai diren neskak. Zorte on.

Partida larunbatean 10:30etan Berio futbol zelaian.


LEHEN KADETEA

Ongi ezagutzen diren bi talde izango dira aurrez aurre. Izan ere, aurreko fasean bi itzulietan topatu ziren Usurbilekin gure neskak, bietan garaile irtenda gainera. Hala ere, fase berria ondo hasteko garaipen gosez entrenatu dute aste honetan Cotiren gidaritzapean. Aurreko astean eman genituen taldeak aurretik izango duen formatuaren xehetasunak, eta argi dago gureek erakutsitako mailarekin goian egoteko gaitasuna badugula. Hala ere, apaltasunez eta txapeldunen fase batek duen konplexutasunaz jakitun, taldeak formakuntza integralean urratsak ematen jarraitu behar du. Lehen geltokia, Usurbil.

Partida larunbatean 10:20ean Harane futbol zelaian (Usurbil).


INFANTILA F-11

Ez ohiko ordu batean (19:45etan) lehiatuko du Maialen eta Oihaneren taldeak Intxaurdi liderraren aurka. Partida izugarria espero da, erritmo altu eta bi talde ausartekin, eta gogotsu daude gure neskak erronka handi honi ekiteko. Aurrean partida guztiak irabazi dituen arerio bikain bat izan arre, gureek badakite bere maila onena emanda edozein talderi irabazteko gai dela. Hori horrela izanik, dena emango dute garaipena lortu ahal izateko eta haiengatik puntu batera jartzeko. Zorte on, neskak.

Partida igandean 19:45etan Cesar Benito futbol zelaian.

 

INFANTILA F-8

Berriro ere etxean jokatuko du Jonen taldean aurreko asteko porrotaren ondoren. Partida bakoitzak ikaskuntza bat dakar, eta egindako akatsetatik ikasteko balio izan du aste honek, hiru zatiak ahalik eta maila onenean lehiatu ahal izateko prestatu delarik taldea. Gogorarazi beharra dago gure neskak Añorgarekin batera lidergoan daudela, eta Goierri Gorriren aurkako garaipen batek bertan jarraitzea suposatuko luke. Ondorioz, ez dago hori baino motibazio faktore erakargarriagorik. Aupa neskak, oso ondo ari zarete eta.

Partida igandean 12:00etan La Salle futbol zelaian.