
Bigarren itzulia hasiko dute igande honetan Debagoiena Bailara taldearen aurka Endika Moralesek zuzentzen dituen neskek. 15 partida iraungo dituen itzuli hau hasteko gogotsu ageri da taldea eta ez dago toki hoberik horretarako gure etxea den Berio baino.
14 garaipen eta porrot bakar baten ondoren, argi dago emaitza horiek berriz lortzea ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula. Hortaz, ez du nahi taldeak zenbakietan pentsatu, aurrean datorren partida bakoitzean baizik. Orain arte taldeak jokoaren atal desberdinak menperatzeko gaitasuna erakutsi du, eta talde kohesio eta lehiakortasunaren osagaiak gehituz, gainditzeko oso zaila den talde bat izatea lortu du.
Ondorioz, 15 jardunaldi iraungo duen tour hau hastear dago. Lehenengo jardunaldiko partiduan antiguatarrak gainditu ziren, baina badakite horiek datuak besterik ez direla eta errealitate hurbilena igandean zelaian pasako denean dagoela, Debagoiena Bailara taldeak gauzak zail jartzen saiatuko delarik beren armak erabiliz. Etorkizun oparoa eraikitzen jarraitzeko, partida bakoitzari dagokion garrantzia ematen jarraitu behar dugu. Ikusitakoa ikusita, helburu handiekin amets egiteko lizentzia dugu.

