Kolore guztietako emaitzak urtarrilaren 21ean gure emakumezkoen egiturako taldeek jokatutako hiru partidetan. Jarraian horietako bakoitzak emandakoaren analisia.

 

INTXAURDI K.E. 1-1 OHOREZKO KADETEA

Gurruren taldeak ezin izan zituen hiru puntuak batu Intxaurdi borrokalari baten aurka. Hasiera oso ona izan zuen taldeak, 15 minutuko intentsitate, joko eta abaguneekin, eta horrela markagailuan aurrea hartzea lortu zuen. Hala ere, lehen zatiko bigarren zatia nahiko ezberdina izan zen, etxekoek baloia kendu baitzieten urdinei. Baloi jabetza eduki arren, bisitarien defentsa on batek aurkariaren edozein hurbilketa eragozten zuen.

Bigarren zatiak antzeko joera izan zuen, nahiz eta barkatzen duenaren esaera agerian geratu zen, izan ere, aukera argiak huts egin ondoren, hasierako zonaldean egindako akats batek Intxaurdiren berdinketaren gola ekarri zuen. Hortik aurrera, bi taldeen trantsizio batzuk golean amaitu ahal izan ziren, baina ez zen horrela izan, eta, beraz, bi taldeek  berdinketarekin konformatu behar izan zuten.


INFANTILA F-11 +5 – 1 ELGOIBAR C.D.

Garaipena lortu zuen Maialen eta Oihaneren taldeak bigarren postuan jarraitzeko. Urdinak nagusi izan ziren hasieratik bukaerara eta ate aurrean eraginkortasuna izan zuten hainbat gol sartu ahal izateko.

 

INTXAURDI K.E. 2 – 1 INFANTILA F-8

Porrota Jonen taldearentzat, hainbat astez hura ezagutu gabe egon ondoren. Taldeak ez zuen bere egunik onena izan eta faktore hori egindako lehen bi zatietqn argi eta garbi islatu ziren, non etxekoak nagusi izan ziren. Lehenengo bi zatiak 2-0eko emaitzarekin bukatu ziren. Dena aldatu zen hirugarren zatian ordea, taldeak bere ohiko sakrifizio eta kalitatea erakutsi zuenean, eta, horrela, itxaropena ematen zion gola sartu zuen. Hala ere, minutu oso onak egin arren, ezin izan zituen aukerak gauzatu berdinketa lortzeko. Aurkaria garaipenagatik zoriontzea eta lanean jarraitzea egokitzen da.