Urtarrila ahalik eta ondoen itxi behar da  asteburu honetan. Horretarako, taldeak azken xehetasunak lantzen daude ondoren aztertuko ditugun partidak prestatzen amaitzeko.


GAZTEEN LIGA NAZIONALA

Etxean izango duen urteko lehen partida jokatuko du Unai Gazpiok zuzentzen duen taldeak, joan den igandean Aurrera Vitoriaren aurka jokatutako partidari jarraipena emateko helburu irmoarekin. Kasu honetan, Tolosa izango du aurkari, zeina gure feudora bolada zinez onean iritsiko den, ligako azken bi konpromisoak irabazi baititu. Lehen itzulian binako berdinketa izan zen emaitza, eta gainera, sailkapenari erreparatuz gero, bi taldeen arteko aldea bi puntukoa baino ez da. Hortaz, oreka horren barruan gureek goiko postuetan finkatzeko funtsezko parada dute. Goazen mutilak.

Partida larunbatean 12:00etan Berioko futbol zelaian.

 

GAZTEEN EUSKAL LIGA

Arabako lurretara joango da Txakarren taldea Betoño C.D taldea bisitatzeko,  egungo kategoriako liderra. Hala ere, talde horrek jasan dituen bi porrotetako bat Berion izan zen, gureak 1-0 irabazteko gai izan zirenean. Hala ere, badakigu maila honetako zelairik zailenetako bat bisitatuko dugula, eta, horregatik, espero dugu azken jardunaldian lortutako garaipena bultzada bat izatea partidari era konbentzitu eta fidagarrian aurre egiteko. Badakigu futbolean dena gerta daitekeela, eta are gehiago talde honek bere maila ematen duenean edozein talde zailtasunetan sartzen duenean.

 

Partida igandean 11:30etan Betoñoko futbol zelaian (Gasteiz).

 

KADETEEN EUSKAL LIGA

Iker Mendiluzeren taldeak bigarren itzulia hasiko du igande honetan Ariznabarraren aurka. Ez da nolanahiko erronka lehen itzulian egindakoa berdintzea edo gainditzea, handia izan baita mutilek eskaini diguten guztia. Dena den, taldeak ez du orain arte izandako perspektibatik aldendu nahi, urrats txikiak ematen jarraitu nahi baitu, partidaz partida eta pausuz pausu, horietako bakoitzean ahalik eta hobekien eginez. Gure taldeak Ariznabarran zerbait ateratzeko lan andana egin behar izaten dutela jakinda, lan erraza ez dela izango kontzientziatuta bidaiatu beharra dago. Espero dezagun gureak beti bezain ondo lehiatzea.

Partida igandean 12:15ean Ariznabarra futbol zelaian (Gasteiz).


OHOREZKO KADETEA

Mikel Valcarcelen taldea atseden jardunaldiaren ondoren bueltan da. Horrela, aste honetako entrenamenduetan lehiatzeko gogoa dagoela nabaritzen da, eta gogo hori partida on bat egiteko faktore nagusia izatea espero dugu. Astigarragako Mundarro izango dute aurrean, zeina ez baitago bere boladarik onenean, baina gure taldekoek badakite intentsitate faltak zer nolako ondorio negatiboak ekar ditzakeen, eta horrek zelaira lehiakortasunez irtetera behartuko du.

Partida larunbatean 11:00etan Zarkumendegi futbol zelaian (Astigarraga).


INFANTIL HANDI

Bigarren urteko Infantilek Stadium Galeko anexoan jokatuko dute. Ez da lan erraza izango hiru puntuak eskuratzea, fase honetan talde irundarrak behin bakarrik galdu baitu etxean. Dena dela, Realaren aurrean izan genuen lehiakortasun maila erakusten badugu, badakigu puntuetatik gertu egon gaitezkeela. Gure esku dago mailarik onenera hurbiltzea, eta larunbatean instalazioetara iristen garen unetik hasi beharko dugu xede horren bila.

Partida larunbatean 11:00etan Stadium Gal futbol zelaian (anexoa) (Irun).

 

INFANTIL TXIKI

Real Unionen aurka jokatuko du ere lehen urteko Infantil taldeak, baina kasu honetan Berion izango da. Zalantzarik gabe, gure etxean jokatzea faktore garrantzitsua izan daiteke partidaren norabidean, eta mutilak horretaz aprobetxatzea espero dugu. Oraindik hiru partida geratzen dira fase honetako lehen itzulia amaitzeko, eta ematen ari garen urratsak egokiak izaten ari dira txapelketaren testuinguruan gero eta hobeto lehiatzeko.

 

Partida larunbatean 15:40ean Berioko futbol zelaian.