Emozio indartsuak aurreikusten diren igande bat biziko dugu, jardunaldia jokatuko duten emakumezkoen egiturako lau taldeek egun horretan lehiatuko baitute. Espero dezagun gozamenerako beste egun bat bizitzea, kasu honetan guztiok gehien espero dugun egunaren ondoren, hots, Donostiako egunaren ondoren. Honatx astebururako plana.


OHOREZKO KADETEA

Txapeldunen fase honetako laugarren jardunaldia Gurruk zuzentzen duen taldearentzat. Oraingoan neskek derby klasiko bat biziko dute emakumezkoen futbolaren panoraman,  Intxaurdi aski ezaguna izanik gureen staff teknikoarentzat. Beraz, taldeak fidagarri bezain lehiakor izaten jarraitu beharko du jokoaren lau faseetan. Partida honek ematen diguna ikusiko dugu, taldeak sailkapeneko buru postuetan jarraitzea ahalbidetuko bailigukete puntuek.

Partida igandean 15:00etan Cesar Benito futbol zelaian.


INFANTILA F-11
Maialen eta Oihaneren taldeak garaipenaren bidera itzuli nahi du igande goizean La Sallen. Horretarako Elgoibar C.D.ren aurka jokatu beharko du, fase honetan lehen puntuak lortzeko gauzak zail jartzen saiatuko den aurkaria. Partida atsegin eta polit bat bizitzea espero dugu igande futbolistikoari hasiera emateko.

Partida igandean 12:00etan La Salle futbol zelaian.


INFANTILAK F-8

Jonen F-8 Infantilak Intxaurdi K.E.-ren aurka jokatuko du ere Cesar Benito futbol zelaian. Taldea egoera bikainean dago, bikainki jokatzen, astegunetan gogor lan egiten eta partida bakoitzari inplikazio erraldoiarekin aurre egiten. Hala ere, bide horri jarraitu behar dio bolada hau luzatu ahal izateko, igande honetako erronken gisakoei aurre egin behar baitie. Intxaurdi aurkari handia da eta taularen goialdean dago, eta, horregatik, une oro erne egon behar dute neskek emaitza on bat lortzeko.

Partida igandean 12:00etan Cesar Benito futbol zelaian.