
Gutako askorentzat urteko egunik handiena hurbiltzen doan heinean, ekitaldi eta bisita bereziz betetzen da agenda, ilusioa eta festa gure auzoko eta inguruko txoko guztietara eraman ahal izateko.
Danborradaren ordezkaritza bat, danbor, upel eta urketariekin eta Christian Del Rio danbor nagusiaren gidaritzapean, beste konpainia askorekin batera, ASPACEn elkartuko dira urtarrilaren 19an, ostirala, 10:00etan, Raimundo Sarriegi konpositorearen piezen soinuak euren zentroetara eramateko. Bertan, erabiltzaileek, egoiliarrek, langileek, familiek eta abarrek hain doinu musikal gustagarriaz gozatu ahal izango dute.
Hilaren 19an bertan eta bisita berezi honen ondoren, danborradako ordezkariek une are eta hunkigarriagoa bizi ahal izango dute. 1999tik urtero bezala, hilaren 19an eguerdian, Aratz Jatetxean, Aitor Zabaleta eraildako Errealzalearen omenez urtero daramagun lore-sorta emango dute. Xabi eta Ikerrekin partekatu ohi dugun tartea oso berezia da, eta aurten ere, Aitor hil zutela 25 urte bete diren honetan, ez gara faltako. Aitor Zabaleta beti gogoan.
Beraz, bezperakoa ere ekitaldi eta jarduera garrantzitsuz eta zirraragarriz beteta datorren eguna dugu.
BAGERA, GU ERE BAI!
