
Atzoko zozketan Emakumezkoen 1.Kadeteko igoera faseko taldeen egituraketak ezagutu ahal izan genituen. Cotiren taldeari 2.multzoan lehiatzea egokitu zaio, ondorengo taldeekin:
- Añorga K.K.E.
- Lagun Onak C.D.
- Intxaurdi K.E. B
- Goierri Gorri F.K. D
- Mondragon C.F.
- Aizkorri Goierri F.T.
- Usurbil F.T.
Ondorioz, ondo ezagutzen dituen eta lehen fasean topatu dituen Añorga eta Usurbil taldeez gain, beste eskualdetako taldeak ere izango ditu aurrez aurre fase berri honetan. Mondragon, Aizkorri Goierrik eta Goierri Gorrik talde berean jokatu dute eta 1., 3. eta 4.sailkatu gisa pasa dira hurrengo fasera, hurrenez hurren. Bestetik, Intxaurdik bigarren multzoan lehiatu du eta 3.sailkatu gisa iritsi da eta Lagun Onak taldeak merituzko bigarren postua erdietsi du laugarren multzoan.
Gaur ezagutu dugu egutegia eta urtarrilaren 28ko asteburuan hasiko den fasearen ezaugarri nagusienak ezagutzen ditugu jada: 2 itzulietara izango da, 14 jardunaldi iraungo ditu eta maiatzaren 26ean jokatuko da finala zelai neutral batean, multzo bakoitzeko lehen sailkatuen artean, hain zuzen ere. Gure taldeak Usurbilen hasiko du fasea, Harane futbol zelaian, eta Mondragonen aurka amaituko du Berion, maiatzaren 19ko asteburuan.
Ondorioz, Cotiren taldeak atsedena izango du asteburu honetan, eta hurrengo asteartetik aurrera lehen jardunaldirako egokitu zaien Usurbil taldean pentsatzen jarriko dira burubelarri. Fase berria izanagatik, norabide bera jarraitu beharra dago, prozesua erabat emankorra izaten ari baita. Aupa neskak, zorte on.

