Donostiako danborradaren ospakizunak markatutako asteburua den arren, partidak izango ditugu Donosti egunean eta 21 igandean (Ohorezko Kadetea kenduta, atsedena tokatzen baitzaio). Beraz, auzoko egun handiaren ospakizuna eta ondoren aztertuko ditugun lehiak egoki uztartu beharko dira emaitza onak erdietsi ahal izateko.


GAZTEEN LIGA NAZIONALA

Erortzea baimenduta dago, baina altxatzea nahitaezkoa da. San Vicenteko Kirol Hirian izandako porrot gogorraren ondoren, Unai Gazpioren taldeak Olarambe bisitatuko du C.D. Aurrera de Vitoria bezalako talde handi baten aurka jokatzeko. Ligako bigarren itzulia hasiko da, eta horrela, Berion lehen jardunaldian bizitako lehia errepikatuko da, non azken minutuan penalty batek hiru puntuak kendu baitzizkien urdinei. Taldea Gasteizera joango da partida bikaina egiteko konbentzituta osoz, baina betiere zelai oso zaila eta aurkari sendoa dela jakitun. Bi aurkari zuzenen arteko lehia handia biziko dugu, hortaz.

Partida igandean 12:00etan Olaranbe futbol zelaian (Gasteiz).


GAZTEEN EUSKAL LIGA

Gure hirugarren taldeak ere bigarren itzulia hasiko du, Olarizu talde gasteiztarraren aurka hain zuzen ere. Taldea gogor ari da lanean hainbeste behar duen garaipena lortzeko; izan ere, kosta ahala kosta zuzendu nahi ditu puntu moduan zigortzen ari zaizkion xehetasun horiek. Mutilek jakin behar dute ahalegin orok, lehenago edo geroago, saria duela. Aurkaria ere puntu premiarekin dator eta ondorioz partida gogorra eta bizia aurreikusten da. Espero dezagun azkenean taldeak hainbeste merezi duen garaipena iristea.

Partida larunbatean 15:30etan Berio futbol zelaian.


KADETEEN EUSKAL LIGA

Une gozoan dago Iker Mendiluzeren taldea eta aste honetako helburua taldeak daraman bolada ona luzatzea da. Taldea kostaldeko Deba herri ederrera joango da Errotazar futbol zelaian Amaikak Baten aurka jokatzeko. Etxeko taldeak jaitsiera postuetatik ihes egiteko urrezko hiru puntu emango lizkiokeen garaipena bilatuko du. Gureak, berriz, hirugarrenak dira sailkapenean eta mugarik jartzen ez duten une batean aurkitzen dira, konfiantza eta ilusio erraldoiarekin. Hala ere, jakin behar dugu ezin garela erlaxatu, kategoria honek erakutsi baitigu edozein talde, agertoki eta egoeraren aurrean prest egon behar dugula.

Partida igandean 11:00etan Errotazar futbol zelaian (Deba).


INFANTIL HANDI

Gure bigarren urteko Infantilak aurreko partidak utzitako zapore txarra kentzeko aukera izango du igande goizean. Horretarako, Realaren aurka jokatuko duen partida zinez zaila izango dela espero da, talde txuriurdina bakarrik baitago lidergoan 16 punturekin. Hala ere, mutilek badakite gure taldeak duen potentziala zein den eta horregatik partida gogor landuko dute derbia irabazi ahal izateko. Gozatzeko, lehiatzeko eta berriro ilusionatzeko urrezko aukera. Animo ekipo.

Partida igandean 12:00etan Berio futbol zelaian.


INFANTIL TXIKI

Donostian danborrek gogor eta altu joko duten orduan jokatu beharko du gure lehen urteko infantilak asteburu honetan. Joan den astean Berion lortutako garaipen onari jarraipena emateko asmoz, Pasaiako futbol zelaia bisitatuko du Uritzen taldeak. Aurrez aurre elkarren segidako bi garaipenetatik datorren aurkaria izango du eta, beraz, ez da lan erraza izango bere feudoan puntuak batzea. Donosti egunean Antiguokoren partida-multzoa estreinatzeko ardura izango dute mutilek. Zorte on.

Partida larunbatean 12:00etan Jesus Mari Zamora futbol zelaian (Pasaia).