Beste jardunaldi arrakastatsu bat emakumezkoen egiturako gure taldeentzat, lau garaipen eta berdinketa batekin. Ondoren ikusiko dugu zer ekarri digun asteburuak gure kadete eta infantilentzat.


OHOREZKO KADETEA 3 – 0 MARTUTENE K.E.

Gurruren nesken partida oso serioa garaipen on bat lortzeko eta beste behin atea hutsean mantentzeko. Zalantzazko lehen minutuen ostean, taldea hegaleko jokalariekin konektatzen hasi zen, eta ondorioz, aukera argiak izan zituen, baina asmatu gabe. Hala ere, aurkako erdiko atzelariak gainditzen zituen baloi batean, Anek partidako lehen gola lortu zuen. 1-0 horrekin iritsi ginen atsedenaldira.

Bigarren zatian etxekoen nagusitasuna areagotu egin zen, nahiz eta aurkariek, lapurreta on baten ondorioz, izua sortu, non Aroa bikain aritu zen berdinketa saihesteko. Taldeak egoera arriskutsuak sortzen jarraitu zuen, eta korner batean Cloek aldaratzea harrapatu eta sekulako gola sartu zuen. Luziaren gol olinpiko batek itxi zuen markagailua partidako azken minutuetan. Garaipen landu eta borobila egunez egun hobetzen jarraitzeko.


LEHEN KADETEA 4 – 1 USURBIL F.T.

Lehen faseko azken partidan garaipena erdietsi zuen Cotiren taldeak. Taldea ez zen fin sartu lehen minutuetan, neurri batean La Salle futbol zelaian jokatzeak baldintzatuta. Hala ere, urdinak izan ziren partidaren hasieran aukera gehien sortu zituztenak (huts egindako penalty bat barne). Saiakerek ez zuten balio izan usurbildarrak penalty baten bidez aurreratu baitziren. Minutu batzuk geroago, Apariciok berdinketa lortu zuen, taldeari hegalak emanez eta atsedenaldira 1-1eko emaitzarekin joanez.

Bigarren zatian beste erritmo batekin zelairatu zen taldea, eta horren ondorioz abagune gehiago sortu zituzten jokaldi konbinatibo eta landuetatik abiatuta. Horietako bitan Norak  bi gol bikain lortu zituen. Partidako azken minutuetan, gainera, taldeak partida erabakita utzi zuen penalty gol batekin. Fase handi honi itxiera bikaina eman diogu, zalantzarik gabe.


OIARTZUN K.E. 0 – 0 INFANTILA F-11

Intentsitate handiko partida izan zen Karla Lekuonan ikusi ahal izan genuena. Lehen zatian, urdinek, baloiaren jabetza izan arren, ez zuten asmatu Oiartzun ordenatu eta borrokalari baten aurka aldeko egoerak sortzen. Bi estilo oso desberdinekin, inork ez zuen berea inposatu lehen zatian zehar aukerak garatzeko.

Bigarren zatian tonika aldatu zuen gureek tarte gehiago aurkitu zituztelako, azkarrago mugitu zutelako baloia eta, ondorioz, garaipenaren gola egiteko aukera garbiak izan zituztelako. Gainera, kontraerasorako aukera guztiak oso ondo defendatu zituzten eta bigilantzietan bikain aritu ziren. Azkenean, golik gabeko berdinketa markagailuan.


INFANTILA F-8 2 – 1 MARTUTENE K.E. “B”

Ederki egin zuen lan gure F-8ko infantilek garaipena lortzeko. Horretarako, goian presionatuz eta orden handiarekin defendatuz partida bikaina jokatu zuen aurkaria gainditu behar izan zuten. Gureek ere oso partida ona egin zuten, egoera askotan kalitatez egin baitzuen aurrera. Gainera, aukerak sortu zituen, eta haien atezainak partida izugarria burutu behar izan zuen berdinketarekin ez hausteko. Lehen zatia 0-0ekoarekin, baina bigarren zatian gol ikusgarri baten bitartez aurrea hartzea lortu zuen talde urdinak. Hirugarren zatian, etxeko taldeak partida erabakita utzi ez zuenez, Martuene Kirol Elkartean urdinak izoztuta utzi zituen berdinketa lortu zuen. Gureek, ordea, amore eman beharrean, tematuta jarraitu zuten sariaren bila, azken hasperenean funtsezko gol bat sartu arte (2-1ekoa). Garaipen handia eta sufrituta aurkariaren lan bikainaren aurrean.