
Urrezko azken txanpa du Jubenilen Ohorezko Maila Nazionalean lehiatzen duen taldeak domeka
arrats honetan jokatuko den neurketan. Aurreko astean, ez ohikoa astea izanik, lortutako
garaipena kontuan hartuta bigarren postu ezinhobe eta eder horretan mantendu nahi du Haritz
Otxotorenak zuzentzen duen taldeak.
Ordea, aurrean ez da nolanahiko aurkaria izanen, Unión Deportiva Logroñés talde errioxarra
talde indartsua da nahiz eta ez daraman bigarren itzuli onena emaitzei dagokienez. Horren
erakusgarri, azken jardunaldian errioxarrek Club Atlético Osasuna mendean hartu zutela da, 3 –
0 eko markagailu zabalarekin gainera. Gainera lehen itzulian merezimendu osoz gailendu
zitzaizkigun etxekoak eta ez dugu ahantzi behar Errege Kopa ere jokatua direla F.C. Barcelona
handi baten aurrean aurpegia emanaz.
Honen guztiaren ondorioz arerio handi batean aurrean gaudela ziurra da baina urdinek bigarren
itzuli benetan gogoangarria daramatela azpimarratu behar dugu. Partida bakar bat besterik ez
dugu galdu eta hori marka handia da gero. Talde oldalkor eta erasokorra, aurkako zelaiean azkar
jarri nahi duen horietakoa eta korrika asko egiten duena da geurea eta eguneroko lan horrek bere
fruituak ematen ari da, inongo zalantzarik gabe. Fruitu benetan gozoak dira gainera aurtengo
denboraldiak eskaintzen ari zaizkigunak eta honi amaiera galanta emateko gogotsu zelairatuko
dira urdinak.
Partida ordutegi bateratuan jokatuko da beste hainbat norgehiagoka bezala, izan ere, talde
errioxarrak badu zerbait jokoan oraindik eta beraz, hau igandean 16:30 tan ospatuko da Berio
futbol zelaiean. Gainera, etxean jokatuko dugun azken partida izanik geure jokalariei txalo
zaparrada bat emateko aukera izanen du bertaratzen denak eta behar bezalako eskerrak ematea
ere zilegi da egiten ari diren denboraldiaren ondotik. Handia egin duzue jada eta segi
handiagoaren bila. Bejondaizuela, benetan.
Partida igandean arratseko 16:30 tan Berio Futbol Zelaian.
