Jarrai dezagun bide honetatik, hori da Endika Moralesen taldeak data honetatik denboraldia
amaitu arte ezarri duen helburua eta leloa. Azken bi garaipenek alaitasunez eta indarrez bete
dute dinamika on hauizatea merezi zuen aldagela, egunez egun lanean jarraitu dutenak
atsedenik gabe


Aurrean aurkari oso zaila izango dugu, hots, Hernani C.D. Denboraldi bikaina egiten ari da, 59
puntu ditu motxilan eta gehiago irabazteko gogoz dago denboraldiaren amaieran. Lehiaketa
autonomiko honetan lehiatzera ohituta dagoen taldea da berdea, etxeko talde bezala garaitzeko
beneta zaila dena. Bigarren postu handi bat defendatuz jardunaldiz jardunaldi, Anaitasuna C.D.
bakarrik izan da gai jokoan zeuden hiru puntuak Zubipe istalazioetatik ateratzeko eta horra gure
jokalarientzako erronka handia. Partida gogorra eta zaila, zalantzarik gabe.


Egindakoari jarraipena ematea eta Hernani konkistatzen saiatzea, honats bi helburu.
Horretarako, partida biribila jokatu beharko dugu asteburu honetan bertan. Ez da gutxi izanen
hori gertatzeko egin beharko dugun lana, baina ez dugu zalantzarik geure taldea ahalik eta
ondoen prestatu dela exijentziarik handieneko zita honetarako. Beraz, azkenaurreko jardunaldia
jokatuko dugu, aurreikuspen handiekin eta partida gogoangarri bat Hernanin egiteko gogoz, eta
liga txapelketaren azken txanpa honetan taldea uzten ari den aho zapore onarekin jarraitzeko
asmoz gaudelarik.


Partida izugarria izango dugu, beraz, larunbatean, aipatutako C.D. Hernaniren aurka, lehia
parekatu batean, non xehetasun guztiak oso garrantzitsuak izango diren. Horretarako prest
gaude, zalantzarik gabe.


Jarrai dezagun bide honetatik.


Partida larunbatean 17:45ean Zubipeko futbol zelaian.