Punta-puntakoak Iñaki Mardaras bergararraren taldeak lortutako puntuak, Gazteen Liga Nazionalean
salbazioa bideratuta baino gehiago uzten duena. Izan ere, gure bigarren egiturak denboraldi bikaina egin
du, emaitza onekin eta izaera lehiakor garrantzitsuarekin; izan ere, bigarren urteko jokalariek osatutako
taldea da gehien-gehienetan, kide gazteago batzuen ekarpenarekin ere noski. Talde berria eta gaztea,
beraz.
Geure jokalariek lehen zati handia egin zuten, kontrako zelaian presio itogarria eginez, baloiak lapurtu eta
markagailua apurka-apurka irekitzen joan ziren Alberdiren eta Anassen golekin hamabigarren eta hogeita
zortzigarren minutuetan, hain zuzen ere, aldageletarako bidean bi goleko alde argiarekin joateko.
Erlaxazio handirik gabe geureak jo eta ke jarraitu zuten eta Anassek errenta handitu zuen, ondoren
bizkaitarrek aldea murriztu eta Larrak azken laugarren gola egin zuen, ondo kontrolatutako eta geureek
ederto menderatutako partida batekin amaitzeko.
Punta-puntako puntuak Basaurin.