Gazteen Euskal Liga
Julenen taldeak berdinketa on bat erdietsi zuen atzo arrats gauean jokatutako partidan. Aurrean S.D.
Gernika talde ona genuen oso, sailkapenean bigarren postuan dagoena eta igoera bilatzen duena orain
dela jardunaldi dezentatik. Nahiz eta nekea nabaria zen, geureek partida bikaina egitea lortu zuten eta
hiruroigarren minutuan markagailuan aurrea hartzea lortu genuen Eñaut-ek sartutako golari esker. Lanean
jarraitu zuen talde urdinak baina ezin izan genuen aldeari eutsi eta bizkaitarrek larogeita zazpigarrenean
lortu zuten banakoa eta beraz, puntu banaketa izan genuen Berioko instalazioetan eta hogeita
hamargarren jardunaldiari amaiera eman zion partidan.


Kadeteen Euskal Liga
Lehen talde kadeteak garaipen ikusgarria lortu zuen Areitioko kirol-instalazio ederretara egindako joanetorrian.
Iraolaren taldeak partida eraginkorra, fidagarria eta maila onekoa egin zuen, puntuak lortzeko oso
zelai zailean eta indar handiko talde armaginaren aurrean.
Partidako hamabigarren minutuan Martin Zubillagak egindako gol bakarti bat nahikoa izan zen mendean
hartzeko talde armagina, baina ahalegin handia egin behar izan genuen sailkapenean bosgarren postuan
egonkortzen gaituzten puntuak lortzeko. Horrela, taldea gorantz begira jarri da atzoko garaipenarekin eta
lehen sailkatuen artean geratu nahi du dagoeneko denboraldi ona den honetan zalantzarik gabe.
Ez da lan erraza izango hau, atseden egun hauen ondoren Deportivo Alaves liderrari harrera egingo
baitiogu Berion. Horra hor hurrengo erronka, magnitude handikoa ezpairik gabe.


Kadeteen Ohorezko Maila
Ezin izan zuen Unai Gazpiok Mintxetara egin zuen bisitan igoera zuzeneko postua lortzeko borrokan ari
den C.D. Elgoibarrek duen talde handi baten aurka, bere egungo sailkatze egoeraren zergatia behar bezala
erakutsi ziguna, duda izpirik gabe.
Partidako hamaikagarren minuturako eman genuen lehen kolpea geuk, Barriok taldea aurreratu zuenean,
zazpi minutu gehiago jokatu ondoren, etxeko taldeak berdindu egin zuena markagailuan. Une horretatik
aurrera, talde zuri-gorriak hiru aldiz eman zigun kolpea markagailuan eta 4-1eko emaitza jarri zuen
etxekoen alde, geure lehen urteko kadeteen taldea zigortuz behin eta berriz. Saiatu ziren geureak, baina,
ahalegina egin arren, ezin izan zuten azken emaitza txukundu.
Hurrengo partida Hernaniko C.D.ren aurkakoa izanen dugu Berioko instalazioetan. Begira diezaiogun bada
ilusioz datorrenari.