
A zer nolako hiru puntu atzo geure lehen taldeak Iruñan lortu zituenak bertako A.D.San Juan
talde orlegiaren aurka eguerdian jokatutako partidan lortu zituenak. Horrela, bada, taldeak meritu
ikaragarria duen bigarren postuari eusten dio irmoki, zuzen eta indartsu eta ikasturtea honela
amaitzeko hautagaitza sendoa aurkezten du atzoko garaipenaren ostean.
Ez zen testuinguru erraza atzoko lehen taldearentzat, ez asteburuari zegokionean ez eta kirol
arloari erreparatzen bagenion ere aurkari benetan lehiakorra aurrean genuela kontuan hartuta.
Jaitsiera postuetatik aldendu nahi zuen etxeko taldeak eta geuk, bigarren taldeko jokalariekin
osatu behar izan genuen deialdia genituen hutsuneak betetzeko. Denon lana eta esfortzua
handia izan zen, kluba eta bere estruktura sendo dagoela ziurtatzen duelarik batetik eta
etorkizuna bermatuta dagoela erakutsiz bestetik.
Neurketa nahiko paretsua izan zen lerro nagusiei erreparatzen badiegu eta egia esatearren,
geure taldea lehiakorra izan zen partida mementu oro honen erritmoa markatu eta baloi
jabetzarekin nafarren ate aurrera gerturatzen saiatu ginelarik behin eta berriro nahiz eta oso
garbiki ez genuen lortzen helburu hau. Aurka berriz etxekoen baloi zuzenen defentsa kudeaketan
buru eta belarri izan ginen lanean eta egoera gehinetsuenak arrakastatsu konpondu ahal izan
genituen. Beraz, gol aukera askorik ez zen izan ez bata eta ez bestearentzat eta hasierako
emaitza berdinekin joan ginen aldageletara beroak dagoeneko ederki kolpatzen zuen goiz
batean.
Atsedenak ordea on egin zion geure taldeari eta beste indar batekin zelairatu ziren geureak
sakontasuna arakatuaz eta oraingoan bai arrisku dezentarekin gerturatuaz min egiteko asmoz
irmoz. Eta horrela iritsi zen gola, kanpoaldetik egindako jokaldi on bati Mikel Zearreta zumaiarrak
amaiera eman baitzion eta 0-1 koa ipini zuen markagailuan. Noski, honek talde nafarrari
aurrerapauso bat emanaraztea egin zion baina geureak ongi juntatu zituzten lerroak eta
kontraerasoan markagailua handitzeko aukeraren bat edo beste izan zuen. Horrela, bada, iritsi
ginen partida amaierara eta garaipena etxera ekarri genuen denboraldiari jarraipena modu
esanguratsuan emanaz. Handia egin genuena, bejondaizuela.
A zer nolako hiru puntu.
