Asko landutako hiru puntu eder eskuratu zituen Endika Morales-en taldeak ostegunean Galindo

futbol zelaian jokaturiko eta aurreratutako partidan eta 1-2 aldeko markagailuarekin amaitu zena.

Horrela, bada, aurreko asteburuan egindako lan eskergari jarraipena eman zioten atzo geure

neskek eta balio handiko hiru puntu eskuratu zituen bigarren garaipena segidan lortuaz eta

sailkapeneko seigarren postuan ezarriaz taldea. Meritu handiko puntuak, lana eta esfortzua

geure lehen taldeko jokalariak egin dutena azken aste hauetan eta beraz, bejondaizuela.

Partidari dagokionez esan behar duguna zera da, pentsatzen genuen bezala ez zela batere

partida erraza izan eta bizkaitarrek gauzak ez zituztela batere errazak jarri norgehiagokaren

hasiera-hasieratik. Egiari zor, Sestao River gu baino hobekiago atera ziren partidara eta lehen

zatian nahiko nagusi izan zirela esan beharrean gaude. Baloi jabedun ziren beraiek eta geureek

galtzak bete lan izan zituzten aurkariaren sekuentziak geldiarazteko. Baloi zuzenak arriskutsuak

izan ziren eta baloi mantentzean ere ez genuen gehiegi asmatu. Geure atezainak ere merituzko

geldituak egin zituen eta dezente sufriarazi ondoren 0-0 markagailuarekin joan ginen

atsedenaldira.


Bigarren zatian ordea taldea beste bat izan zen eta horri esker markagailuan aurrea hartzea lortu

genuen Ainhoak sartutako gol on bati esker. Gainera, gola sartu baina lehen ere taldea

bizkaitarren ate ingurura erraztasunez iritsi eta gol aukera nabariak huts egin zituzten

hirurogeigarren minutuan aurrea hartu genuen arte. Ordea eta zorigaiztoko geldikako jokaldi

batean, lau minutu beranduago, urruntzen asmatu genuen egoera batean banako berdinketa

lortu zuen etxeko taldeak eta berriro ere berdinketa ipini zuten. Taldea ordea ez zen kikildu eta jo

eta su jarraitu zuen garaipena emango zion golaren bila. Eta saria lortu, lortu zuten bizkarra

erasotu eta Couceiro-k sartutako golari esker hirurogeita hamabosgarren minutuan. Lanerako

jarrerarekin jarraitu eta ederki kudeatu genuen markagailua, denborak eta egoerak guztiz

kontrolpean izan genituelarik. Sufritu genuen baina baita ederki lehiatu ere, futbolean eta ondotxo

dakigunez, ezinbestekoa delarik eskarmentua izatea horrelako egoeretan ere. Zorionak neskak

eta atseden hartu ezazue.


Asko landutako hiru puntu.