
Gazteen Maila Nazionala
Asteartean jokaturiko partida ederraren ostean, ez du atseden handirik izanen geure bigarren
taldeak. Izan ere, larunbatean bertan aste honetako bigarren hitzordua dute Berion jokatuko den
norgehiagokan. Helburu guziak ia beteta ditugularik, denboraldia ahalik eta txukunen eta gorenen
amaitzea da erronka azken aste hauetan eta bide honetan lehenengo geltokia Indautxu S.D.
Bilboko taldearen aurkakoa izanen da. Konfiantza eta indarrez beterik doaz geureak eta beraz,
lehia estua aurreikusten da argi eta garbi. Ekin lanari.
Partida larunbatean arratseko 15:30 tan Berio Futbol Zelaian.
Gazteen Euskal Liga
Hogeita hamaikagarren jardunaldia izanen da jokoan Gazteen Euskal Liga mailan. Azkar asko
igaro zaigu denboraldia eta egiari zor azken txanpan gaudela ziurta dezakegu gaur gaurkoz.
Etxekolanak aspaldi eginak dira geurek baina ez dira konforme eta ahalik eta garaipen gehien
poltsikoratu nahi dituzte Julenen gazteek. Horretarak aurreko domekan jokatu genuen mailan
egon beharko gara gutxinez aurkari izanen dugun Hondarribia F.E.berdeen kontra gailendu nahi
badugu behintzat. Haiek asko dute jokoan, jaitsiera alajaina eta beraz tentuz eta adi adi egon
beharko gara, partida on bat jokatu beharko baitugu zinez. Arrats ona izan dezagun.
Partida igandean 17:15 tan Ondartza Anexo Futbol Zelaian.
Kadeteen Euskal Liga
Aurreko jardunaldiko erronka handia izan bazen eta hori bikain asko konpondu ondoren, altura
eta lehiakortasun gorena eskatzen duen partida dute Iñigo Iraola-renek larunbata goizean Berion.
Talde armagina mendean hartu ondoan, lorpen handia egin nahi lukete geure kadeteek eta liderra
hartuko dute etxean. Deportivo Alavés SAD denboraldi borobila eta 79 puntu dituzte alajaina.
Zenbaki handiak dira oso eta merezimendu osoz txapeldunak izatea esku eskuan dute
babazorroak. Guzti hau atzeratu eta geure potentziala erakusteko aukera ezinhobea dutela
jakinik zelairatuko dira urdinak, jakinik, bai, posible izanen dela txuri urdinei irabazi eta goiko
postuetara irmoki begiratzen hastea. Indarra dugu eta zaletuok gonbidatzen zaituztegu partida
zirarragarria hau zuzen zuzenean ikustera. Zatozte!
Partida larunbatean 10:30 tan Berio Futbol Zelaian.
Kadete Ohorezko Maila
Eta partida handi baten ostean beste bat izanen dugu. Geure lehen urteko kadeteak izanen dira
berdegunera atera eta garaipena etenik gabe bilatuko dute beti lehiakorra den C.D. Hernani-ren
aurka jokatuko duen norgehiagokan. Igoera fase gogorra izaten ari da hau, urtero bezala eta
Unai-en aurrerapauso nabarmenak eman eta eskaintzen ari zaizkigula errealitatea da. Atzean
utzi nahi dute azken porrota eta horretarako eraginkorrena partida on bat egin eta ahal izatekotan
hiru puntuak etxean geratzea izanen litzateke. Hori dute ortzimugan geure gaztetxoek.
Partida larunbatean 12:10 tan Berio Futbol Zelaian.
Infantil Handi
Bi talde onen arteko norgehiagoka espero dugu zapatuan. Hau ere etxean jokatuko dugu, hots,
Berion eta oraingo honetan Lagun Onak C.D.talde historikoa izanen dute aurkari Beldak
zuzendutako gaztetxoek. Hirugarren eta laugarren sailkatuak gara hurrenez hurren eta beraz oso
paretsua aurreikusten da partida. Geureak ari dira poliki poliki ikaskuntzaz beterik egon den
ikasturteari agur esaten eta ahalik eta aho zapore gozoenarekin itxi nahi dituzte geratzen diren
aste hauek.
Partida igandean 11:00 tan Berio Futbol Zelaian.
Infantil Txiki
Denboraldi ederra Uritz-en mutikoak egiten ari direna eta maila handiko partida dute asteburu
honetan. Bidai txiki bat egitea tokatzen zaie, Mallabiara, Areitio Kirol Instalakuntza berri eta
bikainetara. Lehen postuari eutsi nahi diote atzetik datozenekin lehia estua izanez eta
horretarako benetan interesgarria da garaipena eskuratu ahal izatea. Noski, hau ez da batere
erraza, izan ere, talde armagina bikainki prestatuko taldea baita. Erne ibili gara eta begi bat
bertan izanen dugu, denok.
Partida larunbatean eguerdiko 13:00 tan Areitio Kirol Instalakuntzan.
Errendimendu Alebina
Partida polita oso Irunen jokatuko dutena errendimendu alebineko txikiek. Fase honetako partidak
oso zenbaki bikainekin ditugu, egindako lanari balioa emateko, hainbat zentzutan eta hainbat
arlotan, pertsonaren eta kirolariaren prestakuntzan arreta berezia jartzen ari baikara. Jarrai
dezagun bide eder honetatik eta gozatu igandeko partiduaz.
Partida igandean 12:30ean San José Obrero futbol zelaian.

