Gorengoen Maila
Azkeneko jardunaldia oso gertu geratzen ez den arren, berriro ere abian da Emakumeen
Gorengoen Maila liga txapelketa. Gogoratu bezala, ezin izan zuten Iñigo Gurrutxaga-ren neskek
garaipena eskuratu jokatu zen azken jardunaldian eta berau aldatu egin nahiko dute Debakoak
diren Amaikak Bat F.T.taldearen aurka jokatuko duten norgehiagokan. Hauek hiru puntura
besterik ez ditugu eta beraz ez dira aurkari xamurrak izanen. Taldea beraz, garaipen gosez dago.
Ekin.
Partida larunbatean 12:00 etan Errotazar Futbol Zelaian.


Ohorezko Kadetea
Liderrak diren geure Ohorezko Kadete taldeko neskek Andoain-en dute hitzordua larunbata
goizean. Lehen postu bikainean daude geureak eta horri irmoki eutsi nahi diote. Horretarako,
baina, asteburu honetakoa ere aurrera atera beharko dute eta horretan dute jomuga Andoni-k
zuzentzen dituen jokalariek. S.D. Euskalduna Andoaindarra beheko postuetan egonagatik, ez da
aurkari batere erraza izanen eta beraz, ziur lan on bat egin beharko dugula norgehiagoka aurrera
ateratzeko. Denboraldia amaitzeko hiru jardunaldi besterik ez dira falta, beraz, animo eta aurrera.
Partida larunbatean 10:30 tan Ubitarte Futbol Zelaian.


Lehen Maila Kadetea
Coti-k zuzentzen duen taldeak ez du erronka makala igande honetan jokatuko den partidan. Hain
zuzen ere, multzoko liderra den Mariño-Real Unión talde irundarra jasoko baitute bisitan La Sallen jokatuko den norgehiagokan. Orain dela ia hilabete jokatutako azken jardunaldian berdinketa
lortzetik gatoz eta egiari zor, taldea garaipen gosez zelairatuko da igandean. Gainera, garaipen
posible batek aldea murriztu eta denboraldi amaiera honetara aukera guztiekin iristera eramango
gintuzke eta horixe da marraztu nahi den bidea datozen aste hauetarako. Posible da, posible
duzue.
Partida igandean 15:30 tan La Salle futbol zelaian.


Infantil 11 futbola
Kadeteen partida ondorenean haurren 11 futbola modalitateko jokalarien txanda izanen da
domekan. Manex-en taldea meritu handia duen hirugarren postuan aurkitzen da, liderragandik
puntu bakarrera eta esan beharrik ez dago erronka eta helburua lehen postua eskuratzea dela.
Horretarako txapeldunen fase honetako ia bigarren itzuli osoa falta da eta beraz badaude
jardunaldiak aurretik. Ordea eta horrekin itsutu barik, pazientziaz eta partiduz partidu joan behar
gara, ikaskuntza eta etengabeko hobekuntzari lehentasun osoa emanaz, orain arte bezala alegia.
Aurrean, oraingoan Lagun Onak C.D.talde azpeitiarra izanen da. Zorte ona zuontzat.
Partida igandean 17:15 tan La Salle futbol zelaian.


Infantil 8 futbola
Eta arratsaldeko partiden atarikoa izanen dugu bada haurren 8 futbola alorreko taldearekin
domekan La Salle-n. Laura-ren taldearen denboraldia ere kontuan hartzekoa izaten ari da, sendo
eusten baitio oso multzoaren lidergotzari. Bikaina beraz egiten ari garen lana eta segida eman
nahiko diote asteburu honetan Goierri-Gorri taldearen aurka jokatuko dugun norgehiagokan.
Garaipen batek azken porrota ahantziaraziko luke gainera eta geratzen diren azken partidak
grina eta gogo bereziarekin hartzeko parada izanen genuke. Tira denok, elkarrekin.
Partida igandean 13:00 tan La Salle futbol zelaian.


Errendimendu Alebina
Ion Mirandaren txikiek partida polita dute oso igandean Intxaurdi K.E.-a aurrean izanen dutelarik
euren zelaian. Ikaskuntza urte etengabea, hobekuntza nabaria eta maila onean jokatuz pasatzen
ari da ikasturtea eta ezin harroago gaude egiten ari garenaz. Beraz, bide horretatik jarraitu behar
dugu eta ikasten jarraitzeko beste aukera bat dugu domeka honetan bertan. Goiz ederra pasa.
Partida igandean 11:00 tan Cesar Benito futbol zelaian.