Azer nolako taldea geurea, Gazteen Ohorezko Maila Nazionalean ederki lehiatzen ari den taldea bikaina da oso eta benetan harro egoteko ikasturtea egiten ari direla azpimarratu nahi dugu, urte dezentetan ahaztuko ez dugun maila handiko pertsona eta jokalariz osatua eta Haritz Otxotorena entrenatzaile hernaniarrak maisuki zuzendua. 


Igande arratseko ordutegi bateratuan jokatu genuen atzoko jardunaldia eta aurrean talde garrantzitsu bat genuela azpimarratu nahi dugu lehenik eta behin. Unión Deportiva Logroñés-ek denboraldi irregularra darama eta bigarren itzulia ez da haientzat bereziki ona izaten ari kontuan hartuta urtarrilean zen Errege Kopa jokatzeko txartela eskuratu zutela kontuan hartzen badugu. Beraz haientzat ikasturtea aho zapore onarekin amaitu ahal izateko aukera ona zen, duda izpirik gabe. Baina aurrean gose handia duen talde urdina zuten eta hasiera bertatik partida eraman nahi zuela nabaria zen eguzkiak estu jotzen zuen arratsean. 


Haritz-en taldeak baloi irteera bertatik aurkariaren lerroak gainditu eta euren zelaiean korrika egiteko egoerak sortu nahi zituen eta hau ez zen lan erraza izan, nekeza baizik. Talde errioxarrak ongi estutu zuen eta lehen zatia paretsua izan genuen oso. Etxekoen aldetik hiruzpalau gerturatze arriskutsu eta modu xumeagoan bi edo hiru egoera on errioxarrentzat aldagelatara joan aurretik. 


Ordea bigarren zatia modu energikoan hasi zuten geureek eta alboko sake luze baten ondoren Urko azpeitiarrak 1-0 ekoa ezarri zuen markagailuan. Honekin aski ez nonbait eta aurkako kornerra ongi defenditu eta ziztu bizian atera zen Gari, aurkako zelaira iritsi eta pase ederra sartu zion Martin-i honek dotore asko 2-0 ekoa ipintzeko. Bi golpe azkar eta eraginkor etxekoentzat, geure zigilu izan diren bi gol erdietsiz. Eta partidaren hondarrean Xubanek jotako baloi luze eder bat baliatuz, Enaitz golegileak ere egin zituen gainontzekoak. 20 gol sartu ditu etxeko aurrelariak, hori da hori marka. Eta beraz, ez zen gehiagorako tarterik izan eta 3- 0 amaitu zen 29. Jardunaldiari zegokion partida. Bigarren postua, pausu bat gertuago. Datorren larunbatean, azken dantza Taxoaren. 


A zer nolako taldea.