Ez zen modurik izan Zubipen non gure emakumezkoen lehen taldeak ezin izan zuen
garaipena lortu maila handiko talde baten aurka, Hernani C.D.ren aurka, hain zuzen ere.
Azken-aurreko jardunaldia jokatu da horrela Euskal Ligan, 25/26 ikasturtean zehar txapelketa
bezala bukaeran dagoena ta denboraldi amaierara begira, azken jardunaldia bakarrik
jokatzeke dagoela.


Partidan bi taldeak honen pisua eraman nahian hasi ziren, nahiz eta lehen aukerak Hernani
C.D. taldeak sortu zituen. Lehen zatian, berdinketa atsedenaldira iritsiko zela zirudien, etxeko
taldeak ateratako kornerra geure jokalari batek orraztu zuen, atsedenaldira iristeko 1-0ekoa
geure atean sartuz.


Ondoren, Endikak zuzentzen duen taldeak berdinketa lortzeko gogoarekin ekin zion bigarren
zatiari eta horrela 1 vs1 egoera alde eduki genuen etxeko atezainaren aurka 2. minutuan.
Hurrengo jokaldian, ordea, etxeko taldeak ateratako beste korner bat sartu genuen,
zoritxarrez, geure atean bigarren aldiz jarraian. Taldearen zorte txarra ez zen egoera horretan
amaitu eta zorigaiztoko egoeratik minutu batera baloi galera batek kontraeraso azkar batean
amaitu zuen, non Hernani C.D.k 3-0ekoa jarri zuen markagailuan.


Une horren ondoren, taldeak aurrerapausoa eman zuen eta aukerak sortzen hasi zen.
Horrela, 85. minutuan, Ainhoak gol ona sartu zuen Udaneren asistentzia bikainaren ondoren.
Emaitza horrekin iritsi zen partida amaierara, ez baitzen gehiagorako denborarik izan.
Taldeak ondo lehiatu zuen eta akats puntualak izan ziren balantza desorekatu zutenak.
Taldeak Añorga B KKE zementeren aurkako ligako azken partida izango du buruan gaurtik
aurrera, denboraldi polit hau ahalik eta ondoen amaitzeko.


Ez zen modurik izan Zubipen.