Amaikak Bat K.E. 2 – 2 Gorengoen Maila
Denetarik izan genuen Deban jokatu zen norgehiagokan. Ez zen aurkari xamurra Debakoak diren
Amaikak Bat K.E.eta ondotxo ikusi genuen zapatuan Errotazar futbol zelaiean jokatu zen
partidan.
Hamargarren minuturako aurreratu ziren kostaldekoak baina Laia-k sarturiko bi golei eskerrak
markagailua iraultzea lortu genuen, gauza handia egin genuen beraz. Gainera, bigarrena partida
amaieran iritsi zen eta geure burua garailetzat ematen zigun gola zela uste bagenuen ere,
etxekoek berdinketa eskuratu zuten denbora luzapenean. Pena bat izan zen baina taldeak ez
zuen partida txarra egin eta segidan lortu dugun bigarren berdinketarekin amaitu zen
norgehiagoka. Eutsi goiari.


S.D. Euskalduna Andoaindarra 0 – 3 Kadeteen Ohorezko Maila
Garaipen ederra lortu zuten kadete lehen urteko geure jokalariek Andoainen zapatu goizean
jokaturiko partidan. Lider sendoak gara eta berriro ere hiru puntuak lortu genituen kasu honetan
S.D. Euskalduna Andoaindarraren aurka eta dagoeneko 37 puntu biribil ditugu azken bost
partidetatik lau irabaziz. Ikasturtea amaitzeko bi partida besterik ez dira geratzen eta beste bi
garaipen lortzen saiatuko dira Andoni-ren jokalariak. Lortuko dute, ziur.


1.Kadetea 3 – 4 Mariño-Real Unión Club
Porrot gogorra jaso zuen Cotik zuzentzen zuen lehen kadeteak, 3-0 irabazten jarrita azken
minutuetan emaitza irauli baitzuen talde irundarrak. Taldeak ahalegin handia egin zuen, baina
ez zen nahikoa izan 3 puntuak La Sallen geratzeko eta ia eskuan izan genuen sari bat lortzeko.
Golegileak Ane Ascasibar eta Mai izan ziren birritan. Taldea ostiralean Lizeoren aurka jokatuko
duen derbiari begira dago dagoeneko. Animo eta hurrengoaren bila.


F-11 Infantila 5 – 0 Lagun Onak C.D.
Lehen minututik Azpeitiko Lagun Onak C.D. taldea baino gehiago izan zen geurea La Sallen
jokaturiko neurketan. Elenak korner baten bidez sartutako gol batek eta Udanek egindako bi
golek markagailuan zelaian ikusitakoari justizia egiten zion abantaila polit batekin helarazten
zuen atsedenaldira talde urdina. Emaitza biribildu zuen Amaiak gol batekin eta Guembek ere
beste bat egin zuen. Taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen une oro eta sendo jarraitzen du
lidergoan benetan berdinduta dagoen txapelketa batean.


F-8 Infantila +5 – Goierri Gorri 2
Infantil F8ak garaipen garrantzitsua lortu du Goierri Gorriren aurka hiru jardunaldiren faltan lider
jarraitzeko. Taldea oso ondo sartu zen partiduan minutu gutxira abantaila lortuz. Hala ere,
aurkariek berdinketa lortu zuten. Taldeak beste martxa bat sartu eta berriro aurrea hartzea lortu
zuen minutu gutxira. Hortik aurrera, taldea erosoago sentitu eta aldea handitzea lortu zuen
nagusitasun garbiaz.
Ilusio handiko astea dugu aurretik, Añorga KKE, sailkapeneko hirugarren sailkatuaren aurkako
partida prestatzeko.


Intxaurdi K.E. 2 – 1 Errendimenduko Alebina
Errendimenduko alebinek 2-1eko markagailuarekin galdu zuten partida parekatu batean, non
Malen Lasaren golak Intxaurdi K.E.ren hasierako gola berdindu zuen. Etxekoek ordea ondoren
garaipena lortu zuten azken minutuan sartutako golari esker. Taldeak ikasten eta hazten
jarraitzen du, hil honen 10ean jokatuko den txapelketako finalaurrekoari ahalik eta ondoen aurre
egiteko. Aurrera.