Gazteen Maila Nazionala 0 – 2 S.D. Indautxu
Porrota jasan zuen geure bigarren taldeak Berion zapatuan jokatutako partida estu eta gogor batean. S.D.
Indautxuk asko zuen jokoan eta hau nabaritu zen gehienbat bigarren zatian. Lehenengoan ongi aritu zen
taldea, egoera onak sortu eta haien atepera gerturatzea lortu genuen arriskuarekin gainera. Ordea,
bigarrena ez zen bide horretatik joan eta bizkaitarrek aurrerapausu nabarmena eman zuten jakinda hiru
puntuek asko gerturatzen zutela igoera lortzeko helburu garbi horretara eta hala izan zen. Gainera, egiari
zor, jaurtiketa paregabe batekin egin ziguten bigarrengoa, gol ederra zinez. Taldeak ordea ez zion aurpegia
galdu norgehiagokari eta lehiakor aritu zen. 0-2 beraz eta hurrengoari begira gara dagoeneko.


Hondarribia F.E. 2 – 1 Gazteen Maila Nazionala
Ez zuen domeka arratsa erraza izan geure hirugarren taldeak Hondarribian jokatu zuen norgehiagokan.
Talde berdeak izugarri zuen jokoan eta epaileak azken txistua jo orduko hiru puntuak bertan geratu ziren.
Lehen zatian izan ziren partidako gol guztiak, izan ere, aurreneko kolpea hondarribiarrek penaltiz eman
bazuten ere taldea eutsi egin zion partidaren barruan egoteari. Bada, etxekoak penaltiz aurreratu eta
bigarrena handik minutu gutxira egin bazuten ere, Joanes-ek atsedenaldia iritsi baino lehen aldea murriztea
lortu zuen 2-1 markagailua estuarekin partida erdira iritsi ginelarik. Ordea, bultza arren ez zen emaitza
mugitu eta esku hutsik bueltatu behar izan ginen etxera. Beste batean izanen da.


Kadeteen Euskal Liga 1 – 3 Dep.Alavés SAD
Norgehiagoka bizia, lehiatua eta handia eskaini ziguten bertatik bertara larunbata goizaldean bertaratu
ginenoi bi taldeok. Espero bezala, bi taldeak gogotsu eta grin zein irizpide handiarekin atera ziren
berdegunera eta hasi eta azkar aurreratu ziren geureak Zubillagak sartutako golarekin zazpigarren
minuturuko. Ordea, ondorenean talde babazorroa nagusitzen hasi zen eta lau minutu beranduago
dagoeneko partida berdindua zegoen. Geureak ez ziren guztiz eroso sentitu horren ondotik eta
atsedenaldira heldu aurretik lortu zuten gasteiztarrek bigarrenez geure atea zulatzea. Bueltan Iraolak
zuzendutakoak saiatu, saiatu ziren baina hirugarrenez bisitariak izan ziren gola sartu eta partidan jokoan
zeudek hiru puntuak Gasteiz aldera eramatea lortu zutenak. Penaz baino harro egindako lanarekin bukatu
zuen partida talde urdinak.


Kadeteen Ohorezko Maila 3 – 0 C.D. Hernani
Partida bikaina jokatu zuen Unai-en taldeak eta garaipen ederra eskuratu zuten C.D. Hernani-ren aurka
izan zen eta larunbata eguerdian ospatu zen norgehiagokan. Hasiera hasieratik ideiak garbi buruak eta
hankak arin, talde urdina nagusi izan zen. Hala ere, lehen zatia hutseko markagailuarekin amaitu zen eta
lana bigarrenerako utzita golak bata bestearen atzetik iristen hasi ziren ongi ereindako haziak fruitua
emanaz eta guztiz merezita izan zen garaipena borobilduaz. Hauei ere partida bat gutxiago geratzen zaie
eta azken jardunaldiak indarrez eta gogoz jasotzen dituzte, duda barik.


Infantil Handi 2 – 1 Lagun Onak C.D.
Garaipena erdietsi zuten Belda-ren jokalariak aurreikusten zen bezala partida zail batean oso. Gainera ez
ziren gauzak nahi bezal hasi etxekoentzat izan ere talde azpeitiarra aurreratu zen markagailuan bigarren
zatiaren hasieran, lehenengoa golik gabe amaitu ostean. Ordea, geureek lehiakortasun bikaina erakatsi
eta bi gol egitea lortu zuten partida azken ondarrean sartu aurretik eta markagailua irauli egin genuen 2 –
1 emaitza paregabea lortuaz eta hiru puntuak Berio-n geratu zirelarik.


S.D Eibar SAD 2 -1 Infantil Txikia
Partida oso berdindua jokatu arren, esku hutsik bueltatu zen etxera Uritz-en taldea Mallabian, hots, Areition
jokatu zen norgehiagoka estuan. Armaginak aurreratu ziren markagailuan lehenik baina urdinak berehala
berdindu zuten partida, puntuak erraz salduko ez zituztelaren seinale argi eta garbian. Ordea eta urruti ez
izan arren, bigarrena egin zutena etxeko taldea izan zen eta azken minuturarte geureak borroka bizian
aritu arren ezin atea zulatu eta beraz, honela amaitu zen partida. Eutsi mutilak.


San Marcial C.D. 1 – 4 Errendimendu Alebina
Azken garaipen honen ostean, Ruben-en mutikoak multzoko lehen postua eskuratu dute eta datorrena
ilusio eta gogoz hartzeko aukera ongi irabazia dutela erakutsi dute. Garaipen ona izan zen lorturikoa eta
ikasturtean zehar taldeak izaten ari den garapena kontuan hartzekoa, dudarik gabe. Beraz, jarrai dezagun
bide horretatik tinko eta serio. Ongi ari gara, oso.