

Bejondeiela Malen Lasa eta Julen Lopez geure jokalari gaztetxoei. Biek ala biek jaso berri dute
aste honetan Euskadiko Selekzioarekin lan saioetan parte hartzeko gonbita eta aukera bikaina.
Lan saioa, bada, joan den astelehenean izan zuten Mallabian arratseko 17:00 tan hasi zelarik.
Esperientzia gogoangarria eta egindako lanaren saria izaten dira horrelakoak eta biziki gozatzeko
arratsak izan ohi dira geure gaztetxoentzat. Benetan harro eta pozik gaude azken deialdi
honegatik eta lerro hauetatik zorionik beroenak emateaz gain orain arte bezala jarrai dezazuen
aldarria egin nahi genizueke, gogotsu ikaskuntza bide honetan jarraitzeko eta taldekide aparta
izanik, gainera.
Bejondaizuela Malen eta Julen !

