Gazteen Maila Nazionala

Ahalik eta modurik onenean eman nahi diote aurtengo denboraldiari amaiera geure bigarren

taldeko mutilek. Sailkapenean erdiko postuan eroso kokaturik, Iñaki Mardaras-enak Bilbon dute

hitzordua ostiralez, hots, jai egunez, jokatuko den neurketan. Aurrean Danok Bat Club izanen

dugu, harrobi aparta duen eta bizkaiko futbolak duen erreferente nagusienetako bat alegia.

Ondotxo dakigu Mallona-ko partidak zailtasunez eta exijentziaz beterik izaten direla eta oso

partida ona egin beharko dugu handik hiru puntuak ekartzeko. Ekin lanari.

Partida ostiralean eguerdiko 12:30 tan Bilboko Mallona futbol zelaian.


Gazteen Euskal Liga

Hirugarren taldeak ere ostiralean du hitzordua, jai eguna dela probestuz aurreratutako egun eta

ordutegian. Azken jardunaldian Hondarribian egin genuen partidak zapore garratza utzi zuen

geure ahotan eta hori aldatu nahi izanen dute ziurrenik geure gazteek bihar bertan horretarako

aukera izanen dutelarik. Aurkari Gasteizeko Lakua egokitu zaigu oraingoan eta zinez aukera

ona da hiru puntuak eskuratu eta sailkapeneko goi postuetan amaitzeko aurtengo ikasturtea.

Arabarrak azken postuan sailkatuak dira eta urdinek irabazteko aukera ez dute galdu nahi.

Egurra mutilak.

Partida ostiralean arratseko 15:30 tan Berio Kirol Instalazioetan.


Kadeteen Euskal Liga

Iñigo Iraola-renek ere ez dute hiru puntuak lortzeko aukera galdu nahi jardunaldi honetan duten

zitan. Hauek ez dute jai egunean jokatzen eta norgehiago zapatu goizean izanen da Gasteiz

hirian. Bada, seigarren postua sendotu eta aurrean dutenera gerturatu nahi dugu denboraldiaren

azken orenean eta hor dugu parez pare erronka. Gaitasuna baduela erakutsi digu taldeak

hilabeteetan zehar eta jakin badakigu geratzen diren asteetan esfortzu eta lan handia eginen

dutela hau betetzeko. Segi gogor lanean.

Partida larunbatean Gasteiz-eko Olaranbe kirol instalakuntzetan goizeko 11:30 tan.


Kadeteen Ohorezko Maila

Partida benetan interesgarria eta polita dute Gazpio-ren mutilek ostirala eguerdian Hondarribian.

Diren datak izanda, etxeko taldeak belar naturalean jokatzeko aukera eman eta ez dute geure

mutilek bi aldiz pentsatu baiezkoa emateko. Ez da ohikoa horrelako soropiletan jokatzeko aukera

izatea eta noski, probestu egin behar dira horrelako erronkak. Kirol arloari erreparatuta, taldea

oso ongi ari da lehian fase zail eta exijente honetan eta aurrepauso nabariak ikusten ditugu astez

aste eta ikaskuntza helburuak ere bete dituen talde batek ematen dituenak. Gozatu partidaz.

Partida ostiralean eguerdiko 12:00 tan Ondartza Futbol Zelai naturalean.


Infantil Handi

Partida zinez bikaina dute jokatzeko Belda-ren mutikoek domekan Martutene futbol zelaian

jokatuko dena. Etxeko taldea bigarren postuan dago sailkapenean eta berau talde ona izanagatik

geureak prest daude norgehiagoka jokatu eta baita irabazteko ere. Erronka handia ezpairik gabe

daukaguna eta ziur aurpegia emanen dugula. Bi taldeak garaipenetatik datoz eta jarraipena

eman nahiko diote bide eta dinamika on horiei. Ikuskizun paregabea izanen da.

Partida igandean goizeko 11:30 tan Martutene Futbol Zelaian.


Infantil Txikia

Eta azkenik eta asteburu luze honetako atarikoekin amaitzeko, Uritz Ansoalde-ren infantil txikia

geratzen zaigu aipatzeko. Gaztetxo urdinek ere domekan jokatuko dute eta Real Unión Club

talde irundarrarekin neurtuko dituzte indarrak. Azken partidan, Areitio-n jokaturiko neurketan,

ezin izan genituen hiru puntuak bildu eta ziur honetan lortuko dugula. Lidertzan jarraitu nahi

genuke eta beraz ongi lehiatu beharra dugu horretarako. Animoak talde urdin bikain honi.

Partida igandean goizeko 10:25 tan Berio Kirol Instalazioan.