Gorengoen Maila

Azkeneko bi partidak berdindu ostean zapatu honetan hiru puntuak batzeko aukera berria dute Iñigo

Gurruchagak zuzentzen duen taldeak. Oraingoan Pasaia-ra eginen dute bisita Jesus Mari Zamora futbol

zelaira hain zuzen ere. Talde pasaitarrak garaipena lortu zuen jokatu zuen azken partidan eta sailkapenean

geure ondoren doan taldea da. Beraz, partida garrantzitsua dela esan dezakegu sailkapenean dugun

postuari eusteko gutxinez. Zorte ona neskak.

Partida larunbatean arratseko 18:00 tan Pasaiako J.M. Zamora futbol zelaian.


Kadeteen Ohorezko Maila

Andoniren taldeak ez du oraingoan ere partida erraza domekan jokatuko duena. Multzoko lidertza sendoan

egonagatik, ez da komeni gehiegi erlaxatzea eta lehiakorrak izaten jarraitu behar dugu lehenengo postu

honetan amaitu nahi badugu denboraldia. Horretarako, asteburu luze honetan aurkari izanen ditu

azpeitiarrak diren Lagun Onak C.D.taldea. Azken partida galdu izanagatik, azpeitiarrak denboraldi eta fase

ona burutzen ari dira eta ziur garesti saldu nahi dituztela puntuak. Goazen ekipo.

Partida igandean arratseko 13:50 tan Berio futbol zelaian.


Lehen Maila Kadetea

Azken asteotan partidarik irabazi ez arren, Coti-ren taldea gogo biziz eta egoki ari da lanean garaipena

eskuratu eta ikaskuntza emaitza onak lortzeko bide horretan. Ostirala honetan, jai eguna izanik, jokatu

dute euren norgehiagoka eta aurrean aurkari ezagunak izanen ditugu. Santo Tomas Lizeoko adiskideek

neurtuko ditugu indarrak beti berezia den eta benetan gustagarria izaten den partidan. Aukera ona izanen

da bada garaipena eskuratu eta asteburuan atseden hartzeko. Talde laranjak azken bost neurketatik

bakarra irabazi du eta hauek ere noski, garaipen gosez egonen dira. Derbi interesgarria izan dadila, bada.

Partida ostiralean eguerdiko 12:00 tan Berio futbol zelaian.


F-11 Infantila

Goi mailako partida dute geure futbola 11 modalitateko infantil neskek igande honetan Martutene futbol

zelaiean jokatuko den partidan. Etxeko taldeari, hots, Martutene K.E.-ari eginen diogu bisita, sailkapenean

laugarren postuan dabilenari hain zuzen ere. Bai aurreko asteko eta baita oro har denboraldi osoan zehar

mantentzen ari garen mailari jarraipena ematea izanen da erronka domeka honetan eta honela lidergotza

are eta gehiago sendotu, benetan estu eta garesti dagoen lehen postu horren borrokan. Animorik beroenak

zuontzat.

Partida igandean 13:15tan Martutene futbol zelaian.


F-8 Infantila

Rezolara eginen dute irtenaldia 8ko futboleko modalitatean jokatzen duten neskek. Jakin badakigu ez dela

batere zelai erraza Añorgakoa eta galtzak bete lan izanen dituela taldeak zapatuko partida aurrera

ateratzeko. Zementerak hirugarren sailkatuak dira eta haientzat erronka handia da liderrak mendean

hartzea. Beraz, ez dezagun pentsa arratsalde erosoa izanen denik zentzu horretan behintzat. Ordea talde

urdina, geurea, liderra da eta hiru puntuak ederki lehiatuko dituela ziurra da. Ekin lanari.

Partida larunbatean arratseko 19:00 tan Rezola futbol zelaian.