
Antiguoko K.E.-ko emakumezkoen lehen taldeak igande honetan emango dio amaiera aurtengo
liga txapelketari eguerdiko 12:00 tan Berion jokatuko den neurketan, hiru urteko ibilbide oparo
bati azken orria ipiniz. Denboraldi honek, bereziki, esanahi berezia dauka, ez bakarrik azken
jardunaldia delako, baizik eta lan talde honek elkarrekin egingo duen azken liga partida izango
delako. Hiru urte hauetan bizitako guztia, gainera, lorpen handiekin apainduta dator, tartean
igoera historiko batekin.
Hasieratik erakutsitako konpromisoa, eguneroko lan isila eta taldearen batasuna izan dira
proiektu epealdi honen oinarri sendoak. Denboraldiak aurrera egin ahala, jokalariek hazkunde
nabarmena izan dute, bai banako mailan eta baita talde moduan ere, eta horrek aukera eman du
erronka handiei aurre egiteko batera aurrera eginaz une ete mementu zailetan ere. Ez da bide
erraza izan, baina zailtasunei aurre egiteko erakutsitako indarrak eta elkarrekiko konfiantzak
talde hau bereizi dute.
Igandeko partida, beraz, ez da beste neurketa bat izango. Une berezia izango da, emozioz betea,
non azken hiru urteetan elkarrekin talde honek agur esango dio etapa bati ere. Une aproposa
izango da egindako bidea balioan jartzeko eta momentu bakoitzean taldearen alde eman duten
guztia eskertzeko, denoi.
Azkenik, jokalariei ere aitortza egin nahi zaie. Zuen ahaleginak, zuen konpromisoak eta zuen
ilusioak egin dute posible bizi izan dugun etapa hau. Antiguoko K.E.-ren historiaren parte zarete
jada, eta zuen ekarpena betiko geratuko da klubaren oroimenean.
Larunbatean azken 90 minutuak jokatuko dira, baina ziur gaude bizitako guztia ez dela amaituko.
Futbolak jarraituko du, eta bide berriak zabalduko dira. Oraingoz, ordea, momentua da elkarrekin
egindako ibilbideari balioa emateko eta azken neurketari ilusioz eta harrotasunez aurre egiteko.
Aupa zuek!
Denboraldi baten amaiera, ibilbide baten aitortza.
