
Antiguoko K.E.-ko gizonezkoen lehen taldeak larunbata honetan emango dio amaiera aurtengo
liga txapelketari, Iruñean, Taxoaren, eguerdiko 12:00etan jokatuko den azken jardunaldian.
Denboraldi osoan zehar egindako lan sendoari esker, taldeak sailkapeneko goiko postuetan
finkatzea lortu du, ikaragarria den bigarren toki loriatsu eta eder batean kokatuaz eta orain
zilarrezko postu hau mantendu, gogor defendatu eta amaieran eskuratzeko azken urratsa
emateko prest da.
Ibilbidea ez da erraza izan, baina taldeak erakutsi duen konpromisoa, lanerako gaitasuna eta
batasuna giltzarri izan dira gaur egungo egoerara iristeko. Hasieratik helburu argiak jarrita,
jokalariek eta talde teknikoak astero-astero maila altuan lehiatzeko determinazioa, gaitasuna eta
ahalmena azaldu dute, eta horrek fruituak eman ditu zelai barruan zein kanpoan. Hau nabaria
eta estrategikoa izanen dela jakin badakigu.
Larunbateko neurketa berezia izango da, ez bakarrik sailkapenagatik, baizik eta zenbait
jokalarirentzat Antiguoko K.E.-rekin jokatuko duten azken partida izango delako. Urteetan
zehar klubaren alde egindako lan, ahalegin eta dedikazio guztiagatik, eskerrik beroenak
helarazi nahi dizkiegu. Talde honen historiaren parte zarete dagoeneko, eta zuen ekarpena
ezinbestekoa izan da gaur egun Antiguoko K.E. dena eraikitzeko. Bejondaizuela zuoi eta mila
mila esker zarena zaretelako.
Azken 90 minutuak geratzen dira denboraldi bikain honi amaiera ezin hobea emateko. Taldeak
ilusioz eta anbizioz egingo dio aurre erronkari, zaleen babesa eta arnasa bidelagun izango
duelakoan. Aupa Antiguoko Kirol Elkartea eta biba zuok!
Azken geltokia, Taxoare.
