Antiguoko Kirol Elkarteak auzoko Txirain Kultur Elkartearen 25. urteurrenean parte hartu zuen. Larunbatean izan zen ospakizuna, non bazkideek osatutako menuaren baitan -potxak, legatza eta torrija- giro oso onean garatu zen egonaldia.


Bazkarian, Txiraineko bazkideez gain,  Basoetxea eta Antiguoko Kirol Elkarteak parte hartu zuten. Bertan,  bazkariaren amaieran, plaka baten bitartez omendu genuen Txirainen 25 urteko ibilbidea. Lerro hauen bitartez gure esker ona adierazi nahi diogu Txirain Kultur Elkarteari, eta aldi berean, bere ibilbide oparoagatik zoriondu. Askoz gehiago izan daitezela.