
Coti Ruiz-ek, geure emakumeen estrukturako entrenatzailea denak, saria jaso zuen azaroaren 1ean, Reale Arenako auditorioan ospatu zen entrenatzaile egunean, 22 – 23 Kadete Mailako Ohorezko Ligako taldeak egindako kirol ibilbideagatik eta liga txapelketagatik.
Sari berezia, taldeko kide guztiek egindako lan bikainaren emaitza. Izan ere, une eta futbol denboraldi eder bat eskaini zizkiguten, lortutako lorpen handiengatik geure memorietan grabatuta geratuko dena dudarik gabe
Gure harrotasuna eta esker ona berretsi nahi ditugu, eta ziur gaude horrelako sariek jarraipena izango dutela datozen urteetan ere. Zorionak Coti eta zorionak Antiguoko K.E.

