
Geure emakumeen egiturarentzat atariko berria dugu dagoeneko, beti ere karteldegi erakargarri batekin, talde ia guztientzat partiduak dituena; izan ere, infantilen futbol 11 taldeak multzoko lehen postuan lehen fasea amaitu ondoren, zozketa esperoan da hurrengo astean txapeldunen fasea hasteko. Has gaitezen atarikoekin, bada.
ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA
Lehen taldeak aurreko astean Mariño – Real Union liderraren aurka lortutako garaipen ederrari jarraipena eman nahi dio asteburu honetako neurketan. Lagun Onak CD azpeitiarra izanen dugu aurkari eta sailkapenaren goikaldean jarraitzeko hiru puntuak eskuratu nahi ditu Endika Morales-en taldeak. Etxeko taldea erdialdean kokatzen da sailkapen nagusian eta gora begiratzeko aukera probestu nahiko du larunbatean. Beraz eta dagoeneko igaro dena igarota, puntuak eskuratzen jarraitu nahi dugu eta partida garrantzitsua da jardunaldi honetakoa horretarako. Segi aurrera.
Partida larunbatean arratseko 17:45-tan Garmendipe futbol zelaian (Anexoa, Azpeitia).
KADETEEN OHOREZKO MAILA
Iñigo Gurru-ren taldeak garaipenaren bidera itzultzeko parada izanen du igande honetan bertan. Elbarrena futbol zelaiean partida ez onena egin ondoren hura ahaztu eta Mariño – Real Union-en aurkakoari begira gara dagoeneko. Ez da arerio erraza izango izan ere multzoko liderrak dira hauek ere, nahiz eta badakigun geure taldeak ere baduela potentziala eta gaitasuna horrelakoetan ongi lehiatu eta puntuak eskuratzeko. Erronka handia benetan duguna, aurrera neskak.
Partida igandean arratseko 15:30-tan La Salle Ikastetxeko futbol zelaian.
LEHEN KADETEA
Azken jardunaldi hauetako bolada onari jarraipena eman nahi dion beste talde bat Cotirena da, hots, lehen kadete maila ari den taldea hain zuzen ere. Oraingoan Usurbil F.T. -ri eginen dio bisita larunbatean eta bigarren postu hori egonkortu eta lehen postu horretan daudenei gerturatzea izanen dira helburuak. Aurrean talde usurbildarra sailkapenean hirugarren postuan ageri direnak eta beraz beraientzako ere puntu baliotsuak daude jokoan. Beste hiru puntu nahi ditugu, aupa zuek.
Partida larunbatean goizeko 11:30 tan Harane futbol zelaian (Usurbil).
INFANTILA F – 8
Infantila F-8 taldeak igandean du bere neurketa asteburu honi dagokionean. Hauek ere bolada benetan onena dabiltza eta dagoeneko merezimendu osoz bigarren postuan aurkitzen gara sailkapean. Datorren aurkaria Herrerako Sporting – Intxaurdi CD taldea izango da eta partida ona jokatu beharrean izango garelakoan gaude. Konfiantzaz beterik gaude eta azken asteetan ematen ari garen joko maila mantendu nahi genuke. Animo igandean.
Partida igandean eguerdiko 12:30 tan La Salle Ikastetxeko futbol zelaian.

