Alaves-Antiguoko
… ren aurrekoa.
Gazte Mailako Ohorezko Mailako hamargarren jardunaldiari dagokiona, Compañon futbol zelaian, larunbateko 17:30etan.

Sailkapena


Hirugarren postuan helduko da talde gasteiztarra asteburuko partidara, sei garaipen, berdinketa bat eta bi porrotekin. Gureak, bigarren postuan, etxekoen aurretik, 20 punturekin, guztira sei garaipen, bi berdinketa eta porrot bakarra izan dute. Mendiarenak, 19 golekin alde, ligako bigarren talderik golegileena da eta 9 gol baino ez ditu jaso. Etxekoek, berriz, 15 gol dituzte alde eta 13 kontra.


Aurkariaren bolada:
Arenas 0-1 Alaves
Logroñés 1-3 Alaves
Alaves 2-4 Txantrea
Baskonia 1-1 Alaves


Azken Alaves-Antiguoko partidak:

2021/2022 DENBORALDIA
– Alaves 1-0 Antiguoko
– Antiguoko 3-2 Alaves
2022/2023 DENBORALDIA
– Antiguoko 3-2 Alaves
– Alaves 4-0 Antiguoko