
Oso gora hegan egiten jarraitzen du geure gizonezkoen lehen taldeak Espainiako Gazteen Ohorezko
Mailan 27 jardunaldi igaro ondoren bigarren postu zoragarria eskuratuaz liga txapelketa amaitzeko hiru
partida falta direnean.
Oraingo honetan, Eibar SAD geure taldearen indar erakustaldiaren biktima izan zen. Hauek denboraldi
bikaina egiten ari dira, sailkapenean laugarren postu handi batekin islatzen den bezala eta benetan
primeran lehiatu zuen Berioko instalazioetan geure zaletuon aurrean. Hauek taldea zuzenean ikusteko
gogoa zuten aurreko asteetan hori egin ezinik egon ondoren.
Partida berdintsua izan zen hasiera-hasieratik aurreikusten zen bezala, non Haritz Otxotorenak zuzentzen
duen taldea ez zegoen erabat eroso baloi irteeran eta ezin zuen aurrekoetan bezain mehatxagarria izan
baloi onak lapurtu zituen talde armaginaren aurrean. SD Eibar, Xubanek defendatutako atetik gertu ibili
zenak, egoera onak sortu zituen baina izan zituen aukerak gauzatu gabe. Hala ere, Antiguoko K.E.rentzat
ere izan zen abagune bat edo beste aurkariaren ate inguruan lasterketa eta erdiratze interesgarriren
batekin eta geldikako ekintza nabarmenekin, lehen zatia bi taldeek partida hutsean eta hasi zuten bezala
amaituaz.
53. minuturako aurrea hartu zuen etxeko taldeak, Enaitzek hasieran baloi luzea zena ondoren motz geratu
eta berak sartutako golari esker. Horrekin pozik ez taldea eta Indarrek baloiarekin egin zuen lasterketa
bikain batean bisitarien atezainaren aurrean jarri eta ondo gurutzatu zuen markagailuan 2-0ekoa ipiniz.
SD Eibarrek ez zuen amore eman eta aldeak murriztu zituen, ondoren etxekoen azken bi golei lekua utzi
eta 4-1eko markagailuarekin partida amaitutzat emanaz. Azken txanpa honetan ere taldeak oso
lehiakorra izaten jarraitu nahi duela baieztatu besterik ez du egiten partida honek. Azken bi gol hauek,
Enaitz eta Haritz Vidalen golak hain zuzen ere, goiza edertu besterik ez zuten egin Berion.
50 puntu handi eta bikain eta gehiagorako gogoz jarrai dezagun hegan oso altu egiten.
