
Gazteen Maila Nazionala
Iñaki Mardaras bergararrak zuzentzen duen taldeak garaipenaren bidera itzultzeko aukera paregabea du, Aste Santuko atseden-egunen aurreko asteburuan bere herrian porrot mingarria jaso ondoren. Hala ere, hori ez da lan erraza izanen, aurrean Deportivo Alaves SAD taldea izango baitu, bere bigarren taldearekin azken jardunaldian arerioa jipoitu zuena eta titulurako aukerakin dagoena gaur egunean ere. Athletic Clubek bost puntu ateratzen dizkio Ligako pertsiana ixteko sei jardunaldi falta direnean. Erronka interesgarria eta garrantzitsua geuretzat, babazorroen aurrean ospe handiko garaipena bilatuko baitute.
Partida igandean 15:30ean Berioko instalazioetan.
Gazteen Euskal Liga
Zailtasun handiko norgehiagoka izango du Julenek zuzentzen duen geure hirugarren taldearentzat, Durangora joango baita Ligako hogeita bederatzigarren jardunaldiko partida jokatzera. Beraz, berriro diogu konplexutasun izugarria duen lehia dela maila horretan erabat justua den eta Gazteen Liga Nazionalera itzultzea ia itxita duen talde baten aurka jokatu behar duguna, joko erakargarria, ausarta eta landua eskaintzen duena gainera. Zenbaki handiak ditu eta, beraz, Tabira izeneko zelaia erasotzeko prest daude geure jokalari gazteek jakitun gai direla horrelako zerbait lortzeko eta. Zelai honetan oso oroitzapen atseginak izan zituzten joan den edizioan Euskal Kopako txapeldun izan zirenek, justizia osoz, eta bigarren aldiz jarraian titulua lortu zuten geure erakundearentzat. Beste balentria baten bila goaz beraz.
Partida igandean 12:00etan Tabira futbol zelaian.
Kadeteen Euskal Liga
Kadete mailako gure lehen taldeak Athletic Clubeko kideen aurka jokatuko du, sailkapen-taulan bigarren postuan daudenak eta joan den astean Errelaren aurka berdintzetik datorrena hain zuzen ere. Iraolaren taldeak, ordea, Amorebietan irabazi zuen bere azken liga partida, Galiziara joan aurretik, txapelketa ospetsu bat jokatu eta hain lurralde atseginetan esperientzia zoragarria bizi ahal izateko. Ligako hogeita zazpigarren jardunaldia izanen da jokoan jarriko dena eta beraz azken txanpara iristen ari da maila honetan denboraldia. Bertan, gure taldeak lehen bost sailkapen-postuetan geratu nahi du ikasturte bikain batean, non jokalarien hobekuntza nabarmena izan den denboraldiaren bilakaeran. 2010. urtean jaiotako jokalarien lehiakortasuna erakusteko aukera paregabea igande honetan bertan. Goza ezazue.
Partida igandean 10:30ean Berioko instalazioetan.

