
Partida handia jokatu zuten gure Euskal Ligako jokalariek, eta emaitza negatiboen dinamikari
amaiera eman zioten. Izan ere, atzo garaipenari eutsi bagenion aste guzti hauetan zehar lana
egiteari ez uzteagatik izan da eta konbentzituta zeudelako geure jokalariak nolabait zuten behar
hori bertute bihurtuko zutela igande arratsean jokatutako partidan. Zumaiako F.T.mailako talde
indartsuenetako bat da eta beraz ospe handiko garaipena lortu genuen arratsalde eguzkitsu
batean Berioko instalazioetan jokatutako partidan.
Taldea erabat konbentzituta hasi zen partida, jakinda partida zuzena eginez gero dinamika
txarrarekin amaitzeko aukera handiak zeudela. Horrela, 8. minutuan Riverrek baselina polit
batekin 1-0ekoa sartu zuen Endika Moralesen neskentzat. Lehen zatian, gol-aukera askorik gabe,
taldea oso indartsu agertu zen defentsako lanetan, eta, ahal zuenean, min egin zuen izan zituen
trantsizioetan.
Bigarren zatian, Zumaiako F.T.-k aurrerapausoa eman zuen eta gureak sufriarazi zituen, batez
ere lehen 20 minutuetan, baina gure taldeak ez zuen inolako arazorik izan lanerako arropa jantzi
eta errenta defenditzek. Horrela aurkariak ez zuen ia aukera argirik izan, faltaz egindako bi
urruneko jaurtiketetan izan ezik. Langak behin eta Ireneren geldiketa on batek eta Kiraren
defentsako akzio on batek kostaldeko jokalarien gola eragotzi zuten.
Horrela iritsi zen amaierara 1-0eko emaitzarekin geureen alde, eta pozak eztanda egin zuen
taldekide eta staff langile baten artean zeinak nahi eta merezitako hiru puntuak lortzeko gogoz
zeuden duda izpirik gabe. Puntu ederrak lortutakoak eta horrek bolada txarrari amaiera eman
dio, argi eta garbi datorrenari baikortasunez begiratuaz.
Zorionak guztioi ahaleginagatik eta bide onetik jarraitu dezagun datozen asteotan.
Lan orok du bere saria.

