
Gazteen Maila Nazionala 1 – 3 Deportivo Alavés SAD B
Ez zen, noski, lan erraza Iñaki Mardarasen taldeak igandeko jardunaldian Ligako titulua lortzeko Athletic
Clubekin borrokatzen duen mailako talde indartsuenetako baten aurka zuena. Eta hori, partida geurentzat
positiboa izaten eta ongi hasi zela, Adamen golari esker aurreratu baitziren. Hala ere, babazorroek azkar
jarri zuten berdinketa eta banakoarekin joan ginen aldageletara.
Bigarren zatian geureak etengabe saiatu ziren, baina arabarrak izan ziren errenta handitu zutenak, eta kasu
honetan modu bikoitzagatik, euren potentziala eta sailkapen-postuaren zergatia azpimarratuz, bisitarien
aldeko 1-3ko markagailuarekin amaierara iritsi ginelarik.
Taldeak apirilaren 22an jokatuko du bere jardunaldia Basaurin, datorren astean, alegia.
Durangoko Kulturala 1 – 1 Liga Vasca Juvenil
Julenen taldeak ere ez zuen paper errazik Tabirara egindako bisitan, futbol ausart eta eder batekin maila
txiki geratu zaion eta Hirugarren RFEFn lehen taldearekin debuta egin duten hainbat jokalari dituen eta
sailkapeneko liderra den talde bizkaitarraren aurka. Gureak lehiakorrak izan ziren eta Joanesen bitartez
aurrea hartu genuen 27. minuturako eta errenta horrekin eutsi zioten partidaren amaieraldera arte.
Bigarren zatian geureek ondo eutsi zioten, harik eta partidako 77. minutuan mailako golegile nagusia denak
Unaxek defendatutako atearen sarea zulatu zuen arte, markagailuan berdinketa jarriz eta aukera guztiak
irekita utziz, harik eta bi aldeetako edozeinentzat eror zitekeen partida bat amaitu arte. Hala ere, geureek
sari handi bat eskuratzeko aukera paregabea izan zuten Bizkaitik partidaren azken txanpan baina ezin izan
zen, eta horrela bukatu zen partida zapore gazi-gozoa uzten duen 1-1 emaitzarekin, nahiz eta egia den
Durangorako irteera ikasturteko zailenetako bat dela, zalantzarik gabe. Lan ona beraz, mutilak.
Euskal Liga Kadetea 0 – 3 Athletic Club
Aipatutakoetatik inork ez bazuen aurkari xume eta xamurrik izan, Iñigo Iraolak zuzentzen duen taldeari
buruz zer esango dugu, Athletic Club bikain bati aurre egin behar izan ziola, lehen zatian korrika asko
eginarazi eta bigarrenean errematatu gintuen talde bati, hain zuzen ere. Berioko hiru puntuak eskuratzeko
lan handia egin behar izan zuten kanpokoek, non etxeko taldeak aurpegia eman eta partida barruan uneoro
agertu ziren, nahiz eta 46, 53, eta azken minutuetan sartutako golek garaipena eman zieten lehoiei, ligako
27. jardunaldia atzean utzi eta maila honetako azken fasean guztiz murgiltzeko.
Ostegun honetan bertan, SD Eibarrekin neurtuko ditugu indarrak Areition, hurrengo jardunaldiko partida
aurreratuan, 18:30ean, azken porrota ahaztu eta garaipenaren bidera itzultzeko ilusio eta indarrarekin.

