
Aurreko astean lortutakoari jarraipena ematea da hain zuzen ere Endika Moralesen taldeak
ostegun arratsaldean Sestaon (Bizkaia) Galindo futbol-zelaira egingo duen bisitan izango duen
egitekoa. Partida hau Euskal Ligako hogeita zortzigarren jardunaldiari dagokio.
Emaitza onak lortu ez ziren partida kate bat izan ondoren, lehen taldeak eta norgehiagoka bikaina
eginda, emaitza ona lortu zuen aurreko jardunaldianZumaiako F.T. kostaldeko talde gorriaren
aurka nortzuek denboraldi aparta daramaten. Geureek lanean jarraitu dute etengabe emaitzak
noiz iritsiko zain, eta partida borobila jokatu zuten 1-0eko aldeko markagailua lortu eta hiru
puntuak eskuratzeko.
Ostegun honetan bertan, Sestao River Club izango dugu aurkari, etxean jarraian jokatuko duen
bigarren partida kateatu eta aurreko jardunaldian 3-1eko emaitzarekin irabazi ostean.
Bizkaitarrek denboraldi lasaia daramate eta bederatzigarren postuan daude sailkapenean. Beraz,
azken emaitzari jarraipena ematea, denboraldi amaiera on bat garatzea eta sailkapenean
postuak igotzea dira gure jokalariek aurrean dituzten erronkak, denboraldi honek pertsiana itxi
baino lehen. Zalantzarik gabe, aste hauetarako pizgarri handi eta politak dira eta ez dugu
zalantzarik taldea maila berean egongo dela.
Astean zeharreko hitzordurako Endikaren jokalariak behar bezala prestatu dira eta taldea
ostegunean, apirilaren 16an, Galindo zelaian jokatzera joango da ahalik eta sentsazio onenekin
eta bertatik hiru puntuak ekartzeko konbentzimendu sendoarekin. Ziur egon lortuko duzuela.
Helburua, beraz, lortutakoari jarraipena ematea da.
Partida ostegunean, hilaren 16an, 19:30ean, Galindo zelaian.

