Astean zeharreko partida gure futbol 8ko infantil neskentzat ere, Mundaizen Martutene K.E.ren

aurka jokatuko duena eta asteazkenera aurreratuko dena, non lehen sailkatuak bigarren

sailkatuen aurka lehiatuko diren benetako zirrara eta emozioa duen partida batean.

Denboraldi bikaina egiten ari dira geureak eta sailkapenaren gorenean agertzen dira, non

formakuntza den lehentasun osoa eta zentzu honetan ere aurrerapauso nabarmenak ematen

ari dira arrakasta eta hobekuntza protagonista diren ikaskuntza ikasturte honetan.

Bi taldeak garaipen batetik datoz eta, beraz, ez dago aitzakiarik hiru puntuak gogo handiz bilatuko

duten bi talde onen arteko lehia ikusteko.


Partida apirilaren 15ean jokatuko da, 19:00etan, Mundaizen.