
Gazteen Maila Nazionala
Basaurira abiatuko da geure bigarren taldea eta, jakina, partida data atzeratuan jokatuko da
asteartean, apirilaren 21ean izanen delarik. Bertan, Indartsu Club izango dugu aurkari, jaitsiera
postuetan dagoena eta agian denboraldirik onena egiten ari ez dena, baina, horregatik, ez dio
kontuan hartu beharreko taldea izateari utziko, alderantziz, are gehiago etxean jokatzen dituen
partidetan ez da erraza izaten garaipenak eskuratzea.
Mardarasen taldeak azken zigilua jarri nahi dio Gazteen Liga Nazionalean jarraitzeko helburuari.
Egiari zor, helmuga hori oso ondo bideratuta dago, baina lehenbailehen itxi behar dugu, liga
erregularreko azken fase lasaia izan nahi badugu. Zalantzarik gabe, berandu baino lehen egingo
dute, eta, horretarako, aukera ona izango dugu hurrengo asteartean. Jokalariak eta staff-a
kontzentratuta daude partidurako eta ligako hogeita hamargarren jardunaldian Basaurin partida
handi bat egingo dugula uste dutela ziurra da. Goazen.
Partida apirilaren 21ean, asteartean, 19:00etan, Basauriko Soloarte zelaian.
Gazteen Euskal Liga
Pasa den igandean Durangon jokatutako partida bikainaren ondoren, Julenen taldeak beste
erronka on bat du aurretik Berion, oraingoan bigarren sailkatua den S.D. Gernikaren aurka
jokatuko duen norgehiagokan. Aurreko astean esan genuen bezala, talde hau gauza guztien
aurka eta edozeinekin lehiatzeko gai da, eta ziur gaude oraingoan ez dela gutxiago izango.
Talde bizkaitarra igoera zuzenerako bidean dago, eta garaipen interesgarri batetik dator, hiru
goleko aldeagatik, saria duen bigarren postu bat indartzeko eta sendotzeko. Aurkari beldurgarria,
partida borobila jokaraztera behartuko gaituena, geure taldeak sobera erakutsi duen gaitasuna.
Partida arratsaldeko azken orduan jokatuko da, ezohiko asteburu batean, partiden ordutegiari
dagokionez. Presta zaitezte ligako hogeita hamargarren jardunaldiko partida handi baterako.
Partidua apirilaren 19an, igandea, 19:30ean Berioko instalazioetan.
Kadeteen Euskal Liga
Data ez ohikoa, nola ez, Iraolaren taldeak ipinia eta izendatua duena, Areitioko kirol instalazio
moderno eta ikusgarrietara bidaiatuko duena, ostegun honetan bertan Eibar SADen aurka
jokatzeko.
Taldea Athletic Cluben aurkako porrotetik dator, argi samar gainditu gintuzten partida batean, eta
horregatik urdinak partida on bat egiteko irrikaz daude jokoan dauden puntuak eramateko.
Aurrean S.D.Eibar SAD bat, Zubietan lortutako emaitza bikainetatik datorrena eta denboraldi oso
interesgarria daramana, bere hirugarren postuak erakusten duen bezala. Oso talde indartsua
alor kondizionalean eta ondo jarria taktikaren aldetik eta, beraz, prestakuntza ona eta handia
duena izango duguna aurrean. Geureak, zailtasunaren jakitun, lehiarako prest daude eta
badakigu edozein talde gainditzeko gai garela. Hori izango da helburua ostegun honetan bertan.
Adi jarraituko dugu bada partida interesgarri hau.
Partida apirilaren 16an, ostegunean, 18:30ean, Areitioko kirol instalazioetan.
Kadeteen Ohorezko Maila
Unai Gazpiok zuzentzen duen taldea ere ostegunetan joango da Elgoibarrera, adin horretan
maila gorenerako txartela ematen duen zuzeneko igoera postua jokoan dagoen talde anfitrioiari
bisita egiteko.
Geureek, azken egunetan goranzko joera argian, ospe handiko garaipena bilatuko dute igoera
fase honetako talde indartsuenetako baten aurrean izan dugun oporraldi-etenaldiaren ondoren,
eta ziur aski, ikasturte honetako egutegiaren azken fase horri begira deskonektatzeko eta
indarrak berriro kargatzeko balio izan duen epealdia izanik. Erronka zirraragarriz eta etengabeko
ikaskuntzaz betetako urtea, eta ostegun honetan ez da gutxiago izanen. Zorte on eta hiru puntu
ederren bila.
Partida apirilaren 16an, osteguna, 20:15ean, Elgoibarko Mintxeta zelaian.

