Joan den apirilaren 24an Ermuan (Bizkaia) deitutako lan saioa burutu ondoren, 12 urtez azpiko selekzio autonomikoek maletak egin eta ostiral honetan bertan abiatuko dira Madrilera.


Beraz, emakumezkoen atalean Ane Murillok eta gizonezkoen atalean Irei Irazuk eta Aimar Rodriguezek esperientzia bikaina bizitzeko abagunea izanen dute asteburu honetan Madrilgo Erkidegoan ospatuko den txapelketa batean parte hartuko baitute.


Zalantzarik gabe, geure gazteentzat bizipen handia izango da, eta kideekin elkarbizitza eta futbola uztartuz, ikasi eta gozatzeko aukera izango da.

Adi egongo gara neska eta mutilak.