
A Jubenila 0-1 Athletic Club (Ohorezko Maila, 29. jardunaldia)
Partida parekatua Berion. Parekotasun hori gorabehera, lehoiek aurrea hartu zuten markagailuan lehen jokaldian, banakako jokaldi bikain baten ondoren, eta 3 puntuak Lezamara eraman ahal izan zituzten. Hurrengo asteburuan taldeak Danok Bat taldea Mallonako zelaian bisitatuko du.
Cultural Durango 2-0 B Jubenila (Liga Nazionala, 30. jardunaldia)
Talde urdinak ez zuen punturik lortu Tabiran, sailkapeneko goialdeko talde baten aurka. Berdinketa lortzeko moduko merituak egin zituen arren, defentsako hutsegiteek eta golari begira asmatu ez izanak esku-hutsik itzuliarazi zuten taldea Donostiara. Hurrengo erronka Errealaren aurka, Berion.
C Jubenila 2-0 Beti Gazte (Gazteen Euskal Liga, 30. jardunaldia)
Iragan asteburuan etxetik kanpo porrot gogorra jaso ondoren, taldeak 3 puntu batu ahal izan zituen berriro, partida bikaina jokatu ez arren, Lucasen eta Telmoren tantoek garaipena eman zioten Raulen taldeari. Datorren igandean Urdanetaren aurka, etxetik kanpo.
Reala 2-0 A Kadetea (Kadeteen Euskal Liga, 26. jardunaldia)
Kadete mailako lehen taldea Zubietara joan zen Erreala bigarren sailkatuaren aurka jokatzeko. Geure taldeak ez zuen erritmo egokia aurkitu multzoko aurkari indartsuenetako baten aurka, baina urdinak saiatu ziren eta, batez ere lehen zatian gola sartzeko aukerak izan zituzten. Datorren larunbatean, Berion, Abetxukoren aurkakoa izanen dute.
B Kadetea 4-0 Beti Ona (Ohorezko kadetea, 26. jardunaldia)
Lehia bizia izan zen taldeek larunbat goizean Berion jokatu zutena. Lehen zatian 1-0ekoa zen markagailua etxekoen alde. Bigarren zatian, aurkariaren txartel gorri batek taldeak nagusitasun handiagoa eta asmatzeko aukera gehiago izatea ekarri zuen. Eta hala izan zen, hurrengo hiru golak hurrenez hurren iritsi baitziren. Markel, Oier, Anass eta Nikok egin zituzten golak. Datorren igandean Galen Irungo Real Unionen aurka jokatuko du taldeak.
A Infantila 2-1 Kostkas (Haur Mailako Ohorea, Txapeldunen Faseko 12. jardunaldia)
Lehia oso estua Berioko derbian. Etxeko taldeak aurrea hartu zuen markagailuan Xabiren gol bati esker eta, jarraian, Iker Niñok bigarrena zularatu zuen. Gailentasuna ikaragarria izan zen lehen zatian. Bigarren zatia iritsi eta partidaren nondik norakoa aldatu zen. Talde bisitariak abaguneak izan zituen eta partidaren nagusitasuna eta kontrola eramaten hasi zen. Penalti puntutik sartutako gol batek markagailua estutu zuen. Hala ere, taldeak bikain defendatu zuen eta hiru puntuak Berion geratu ziren. Lidertza sendotu eta hurrengo aurkaria Martutene K.E., etxetik kanpo.
Beasain 1-2 Infantil B (Infantil Txiki, 7. jardunaldia Txapeldunen Fasea)
Talde bagoneroa 2-0 aurreratu ondoren markagailuan lehen zatian, bigarrenean, Xemarken, Markelen eta Telmoren golek markagailuari buelta eman zioten, lidertzan irmoki jarraitzeko. Datorren larunbatean, jardunaldia etxean Real Unionen aurka.

