Endika Moralesen taldeak bolada izugarriari jarraipena eman nahi dio Zubipen, non Hernani C.D. izango duen aurkari igandean 15:30etan garrantzi handiko beste partida batean. Bi talde sailkapen-egoera ezberdina izanagatik, partida berdindua aurreikusten da, Berioko joanekoan erakutsi genuen bezala, non urdinei asko kostatu zitzaien talde berdea mendean hartzea.


Ez da kasualitatea gure taldea egiten ari dena, errendimendu bikaina erakutsi baitu denboraldi osoan zehar. Bestalde, etxeko taldeak, Hernani C.D.-k, ez da bolada onean iristen emaitzei dagokienez, baina garrantzitsua da azpimarratzea bikain lehiatu dutela partida gehienetan. Ostadar eta Tolosa bezalako taldeen aurkako berdinketek erakusten dute aurrean dugun aurkariak maila altuko arerioei aurre egiteko gaitasuna duela.


Asko jokoan eta anbizio arrazoiak bi taldeentzat, bat gailurrean mantentzeko eta bestea bere bolada iraultzeko eta etxean garaipen bat lortzeko. Emozioa ziurtatuta dago, 12 partida  geratzen zaizkigulako eta lorpen handiak ekar diezazkigukelarik amaiera horrek. Hala ere, jarrai dezagun partidaz partidako planarekin. Hernanira goaz. Lotu gerrikoak.