Alderdi guztietan emankorra izan den otsailari agur duin bat ematea egokitzen zaie gure emakumezkoen egiturako taldeei. Ahalik eta hobekien amaitzen saiatuko dira, hortaz, eta horretarako honako partida zirragarri zein gogorrak izango ditugu asteburuan. Zorte on denoi.


OHOREZKO KADETEA

Gurruren taldea Elgoibarrera joango da garaipenaren bidera itzultzen saiatzeko. Taldea maila handian aritu da astean zehar eta helburua Mintxetako zelaian landutakoa islatzen saiatzea izango da. Aurkariari dagokionez, Elgoibar C.D. zortzigarren da sailkapenean eta garaipen handia lortu zuen joan den asteburuan Mariño Real Unionen aurka. Kontzentratuta egon beharko dugu neurketa handi bat egiteko.

Partida igandean 12:00etan Mintxeta futbol zelaian (Elgoibar).


LEHEN KADETE MAILA

Benetan partida latza eta ikusgarria larunbatean Berion izango duguna. Izan ere, fase honetan garaipen guztiak lortu dituzten bi talde bakarrak izango dira aurrez aurre. Gainera, aurreko fasean bi aldiz elkar lehiatu zuten biek, eta añorgatarrak izan ziren bi kasuetan garaipenaren sinadura eraman zutenak. Espero dezagun, ordea, larunbatean gureak garaile ateratzea biziko dugun hitzordu handi honetatik. Aurrera, neskak.

Partida larunbatean 13:40ean Berio futbol zelaian.

INFANTILA F-11

Maialenen eta Oihaneren taldeak etxean errepikatuko du txapeldunen fase zoragarri honetako hamabigarren jardunaldian. Urdinek Hernani C.D izango dute aurrean, sailkapenean hirugarren postuan eta gureengandik 3 puntura dagoen aurkaria. Beraz, etxean indar erakustaldia egiteko unea da eta garaipenaren bila joan behar dugu, irmo jokatuz, kontzentratuta egonik eta une bakoitza pasioz eta konbentzimenduz biziz.

Partida larunbatean 12:30etan La Salle futbol zelaian.

INFANTILA  F-8

Jonen taldeak aurretik duena ere ezin dugu edonolako partidatzat hartu, Intxaurdi liderrari aurre egingo baitio, gureen puntu berberak izanik arerioak. Taldea egiten ari den denboraldia bikaina da eta badakigu taulako edozeinen aurka lehiatzeko gai direla. Beraz, ziur gaude igandean biziko dugun partida ez dela salbuespena izango eta gure neskak neurketa bizi honek eskatzen duen mailan egongo direla.

Partida igandean 12:00etan La Salle futbol zelaian.