Hiru puntu on eta garrantzitsu emakumezkoen egiturako lehen taldearentzat, 24ra iristeko eta Lurraldeko Ohorezko Mailako sailkapen nagusian bigarren jarraitzeko, egiten ari garen lanarekin eta taldeak ematen duen mailarekin ilusioz gainezka jarraitzen dugun denboraldian. Geureek 4-3 irabazi zioten Touring Kirol Elkarteari eta laugarren garaipena jarraian lortu zuten igande arratsean jokatutako neurketan.


Ez zen batere erraza izan oreretarren aurkako partida; izan ere, markagailuan aurrea hartu zuten gure akats batean, baloiaren irteeraren bigarren jarraipeneko jokaldi batean. Indarrak berdinduz joan ziren, eta taldea pixkanaka topatuz joan zen. Dueluetan indartsu eta kontrako zelaian erasokor arituz, hiru gol sartu ahal izan genituen. Gol horiek abantaila ederra eman ziguten aldageletara joateko, emaitzari dagokionez sentsazio onarekin, baina batez ere jokoaren defentsa-fasean edo -alderdian hobetu behar genuela pentsatuz.


Gauzak zuzendu nahi izan genituen aldageletan, baina ez ginen batere fin ibili partidaren hainbat alderditan, eta bigarren zatia hasi bezain laster baloi on bat atera behar izan genuen goleko marratik bertatik. Talde gorria ere hobeto aritu zen jokoan eta partidan bertan berriro lehen minutu horietan, eta hamabost minututan partida hiruna berdindu ziguten. Endika Morales-en taldea garaipenaren bila joan zen zeharo, eta partida modu arriskutsuan baina eraginkorrean ireki zen gureentzat; izan ere, garaipenetik apur bat gertuago egonagatik, ia partidako azken jokaldian lortu genuen garaipenaren gola oso puntu garrantzitsuak lortzeko, jokoan eta partidan guretzat onena izan ez zen lehia zail batean.


Lortutakoa eta orain arte egindakoa baloratzea, baina datorren asteko jardunaldiari begira alderdiak zuzentzeko helburuarekin lanean jarraitzea da aste honetako eginbeharra.